Eriz magoak liluratuta utzi zituen Coliseora hurbildu ziren familiak

Eriz magoak liluratuta utzi zituen Coliseora hurbildu ziren familiak
2023/12/13 10:37
eta kitto!
Euskararen egunaren bezperan izan zen Eibarren Eriz magoa, ...eta kitto! Euskara Elkarteak Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programen barruan antolatutako ekitaldian. Ordubeteko saioan aho bete hortz utzi zituen magoak heldu zein ume. Oholtza gainera ere igo zituen bat baino gehiago, ikusleen gozamenerako. Familia-giroa euskaldundu eta euskarara eta euskal kulturara gerturatzeko helburuz antolatzen ditu ...eta kitto!-k Gurasoak Berbetan eta Ongietorri egitasmoak eta urte osoan antolatzen ditu eurentzat hainbat ekintza, tartean Eriz magoarena. Oraingoan, baina, aukera eman die programetan izena emanda ez duten familiei ere, hain zuzen ere programa horietara hurbil daitezen.

Eriz 1

Eriz 3