Ernai gazte antolakundeak 'Debabarrenatik Independentzia' eguna antolatu du urtarrilaren 31rako
Ernai gazte antolakundeak Debabarrenatik Independentzia eskualde mailako jaialdia antolatu du urtarrilaren 31rako Deban, egun osorako egitarauarekin. Eguerditik hasiko dira, 12:00etan kultur etxean egingo den Independentziaren borroka historian zehar izenburuko hitzaldiarekin. Ondoren, 14:30ean, Arranon bazkaria egingo dute (Eibarren, Depor tabernan erosi daitezke bonuak). Bazkalostea amaituta, 19:30ean karropoteoa hasiko da eta, amaitzeko, 22:00etan kontzertuak hasiko dira Debako gaztetxean: Begibide, Harrikada eta DJ Berbi arituko dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, “joera erreakzionarioak areagotu diren azken hilabete honetan, ezinbestekoa ikusten dugu estatu independiete, feminista eta sozialista bat aldarrikatzea, eta horretan ibiliko gara gu urtarrilaren 31n Deban”.

