[BIDEOA] Erosketa-Ibilbidea kanpainan, euskaraz primeran!
2022/03/23
11:48
eta kitto!
Aurreko urteetako arrakastari jarraituz, Eibarko Dendarien Elkarteak Erosketa-Ibilbidea kanpaina jarri du martxan berriz ere, ...eta kitto! Euskara Elkartearekin, Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin eta Eibarko Udalarekin lankidetzan. Horrela, jendea Eibarko establezimenduetan erostera animatzeaz gain, erosketa horietan bezeroek euskara erabiltzea ere sustatu nahi dute.
Erosketak eginez euskara erabili ahala, bezeroak kartilla bat zigiluekin betetzen joango dira eta, ondoren, Eibarko Merkataritza Elkartearekin jarri beharko dira harremanetan. Izan ere, elkarteak kartilla berrikusi eta balioztatu beharko du, eta Eibar Oparitu txartela emango dio bezeroari, 50 eurokoa. Hamar zigilu lortzeaz gain, gutxienez ‘Euskaraz Primeran!’ ekineneko sei pegatina baldin baditu, 60 euroko Eibar Oparitu txartela jasoko du bezeroak eta, ostera, hamar pegatina baditu, txartela 70 eurokoa izango da.