Errebal Bizirik elkarteak merkatuko postuak Errebalera itzultzea eskatu du
2021/06/17
08:06
eta kitto!
Errebal Bizirik Auzo Elkarteak berriz ere exijitu dio Udalari Rialton dauden postu guztiak Errebalera eramatea, eta hori horrela izango dela ziurtatzeko mozioa aurkeztu du Udalean. Errebal Bizirik-en arabera, “ezin dugu onartu PSEk 2020ko abenduaren 28ko Osoko Bilkuran onartutakoa atzera bota nahi izatea, Plazara! manifestuko puntuekin bat egin eta gero”. Gogora ekarri dutenez, gehiengo osoarekin onartu zen, kontrako boto barik, eta mozio horren bidez, Eibarko Udalak 2.375 sinaduren babesa zuen Plazara! manifestua sinatu zuela. Diotenez, “manifestu haren bidez, Eibarrek merkatu plaza bizirik mantentzeko beharrezkoak diren prozedurak gaitzea onartu zuen, inor kanpoan utzi gabe. Beraz, zalantzarik gabe, Merkatu Plazako postuak Errebalera itzultzearen aldeko apustu irmoa egin zen”.
Gauzak horrela, baserritar guztiek eta Rialtoko behin-behineko merkatuko lau postuek itzuli behar dutela ulertzen dute eta, “horren inguruan dagoen kezka eta informazio publiko eza ikusita, Errebal Bizirik-ek Coliseo antzokian herri batzarra antolatzea erabaki du”.
Horrekin batera, Errebalen merkatu plaza zaharra eraitsi zen unetik gaur egunera arte “gardentasun eza” nagusitu dela eta, kexatu egiten dira: “Errebal Bizirik-ek Eibarko Udalari eskatu dio 1999tik hona Errebalen gastu guztiak biltzen dituen zerrenda bat argitara eman dezala, duela bi urte hitz eman zuen bezala, eta aurpegia eman dezala txostenetan, berrerosketetan, gainkostuetan eta gainerako guztian zenbat diru gastatu duten azaltzeko. Errebalen kudeaketa hain bikaina izan bada, ez litzateke arazorik egon behar argi eta garbi azaltzeko. Espero izatekoa da, halaber, Udalak Merkatu Plazako lanpostu guztiei jakinaraziko diela noiz egingo duten lekualdaketa. Eta Plazatik bota nahi badituzte, argi eta garbi esan dezatela”.
Amaitu aurretik, egin berri diren garajeetan putzuak eta hezetasun arazoak agertu direla eta, Udalari exijitu nahi diote garajeak egoera ezin hobean entregatu ditzala: “Espero dugu Udalak kontratari exijitzea obra antzemandako akats guztiak konponduta entregatzeko, eta ordura arte ez dezala obra ordaindu”.