Errefuxiatuei harrera egiteko kanpainari lotutako ekitaldia hartuko du Untzagak gaur 12:00etan

Errefuxiatuei harrera egiteko kanpainari lotutako ekitaldia hartuko du Untzagak gaur 12:00etan
2017/03/04 10:24
eta kitto!
Amnistia Internacional erakundeak antolatuta, gaur 12:00etan #YOACOJO errefuxiatuen harrera kanpainari lotutako ekitaldia egingo da Untzagan. Asmoa Eibarrek harrera-herria izateko duen konpromisoa berriz azaltzea eta orain arte lortu denaren berri ematea da. Erakundeko ordezkariekin eta alkatearekin batera errefuxiatu batzuk berba egitea dago aurreikusita. Horrekin batera, kanpainari babesa azaltzeko sinadurak batzen ibiliko dira.