Errekurtsoa sartuko dio …eta kitto!k Jaurlaritzako ebazpenari
Azken asteetan puntuazio eta ebazpenak aztertu eta gero, …eta kitto! Euskara Elkarteko zuzendaritzak 2012ko Hedabideen diru-laguntzari erreskurtsoa egitea erabaki du. Horrekin batera, Hizkuntza Politikarako sailburuordetzako arduradunekin harremanetan jarri eta aurtengo diru-laguntzaren jaitsiera nabarmenaren arrazoiak ere aurrez aurre argitzen ahaleginduko da zuzendaritza. Izan ere, iaz baiño ia %44 diru gutxiago jasoko du esku artean daukazun aldizkariak, 26.402,67 euro gutxiago hain zuzen ere, eta horrek eragin zuzena edukiko du irailetik aurrera produktuan eta beharrean jarduteko moduan. Krisi garaian publizitateak behera egiten dihardu, baina diru-laguntza bitartez jasotako diruak edukitzen diharduen jaitsierak oraindik nabarmenagoak dira. Orain arte egin duen moduan, …eta kitto! Euskara Elkarteak diru-laguntzen auziaren bueltan sortzen den informazio osoa publiko egingo du horretarako astekaria erabilita.