Erretzeari lagatzeko laguntza eskaintzen dihardute Untzagan
2012/05/30
00:00
eta kitto!
Bihar Tabako Bariko Mundu Eguna dela-eta, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratukoek (ESI-k) eta Minbiziaren Aurkako Elkartekoek, beste hainbatekin batera indarrak batuta, egunotan herririk herri dabiltza, erretzaileei arreta integrala emateko asmoz. Eibarrera gaur goizean ailegatu dira eta 13.30ak bitartean Untzagan, udaletxe parean egongo dira, erretzeari laga nahi diotenei arreta eskaintzen.