Errezeta elektronikoa bihar ipiniko da martxan Eibarren
Eguenean, hilaren 19an, eta Elgoibar, Deba, Mutriku eta Mendarorekin batera, gure herrian errezeta elektronikoaren sistema berria ezarriko da. Datorren asteko martitzenean Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiaren txanda izango da eta, hortik aurrera, urtea amaitu baino lehen, probintziako herri guztietan errezeta elektronikoa martxan egotea aurrikusi dute. Horrela, bihartik aurrera agur esango zaio paperezko errezetari eta ohiko osasun txartelak hartuko du sistema berriaren giltza. Txartelak zerrenda magnetikoa du atzean, eta horrekin ibiliko da errezeta elektronikoa. Aurretik ere badira hainbat herri sistema horrekin funtzionatzen dutenak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban; gure probintzian, esaterako, orain dela urtebete ipini zen martxan sistema berria Oñatin. Botikarien ustez, sistemara ohitzea da gakoa eta erabiltzaileak ez du aparteko ezer egin behar.