Errigora ekimenak 24. Korrikaren aitortza jasoko du

Zapatuan, urtarrilaren 31n egingo zaio omenaldia Durangoko Plateruenan.
Errigora ekimenak 24. Korrikaren aitortza jasoko du
2026/01/27 17:42
Silbia Hernandez Arrazola

24. KORRIKAk Errigora omenduko du asteburuan, Nafarroan, euskara ofiziala ez den eremuan, euskalduntzean egin duen ahalegina eskertu eta aitortzeko. Korrikaren ordezkariek adierazi dutenez, “Korrikak aitortza egin gura dio euskaratik, euskararentzat eta euskaraz lanean ari den ekimen herritarrari, egin duen eta egiten ari den lanarengatik, baita babesa adierazi eta aurrera jarraitzeko bultzada eragin ere”.
Zapatuan, urtarrilaren 31n izango da omenaldi-ekitaldia, Durangoko Plateruenan, 13:30ean. Ondoren bazkaria egingo da Errigorako bazkideekin batera. Bazkarira joan nahi duenak, Internet bidez erosi dezake txartela, HEMEN. Prezioa 10 eurokoa da, eta bi menu egongo dira aukeran: arrunta eta barazkijalea.