Errioxako ardoak bertatik bertara

Errioxako ardoak bertatik bertara
2016/01/24 10:06
eta kitto!
Gaur Arabar Errioxako Ardo Egunaren lehen edizioa hartuko du Untzaga plazak, 11:00etatik 15:00etara. Jaialdia Mondragon Unibertsitateko Tewo elkartiak antolatu du, "ardoaren kultura inguru honetan ezagutzera emateko asmoz". Egunean zehar Arabar Errioxako ardoarekiko interesa pizteko ekintzetan parte hartzeko aukera eskainiko zaio jendeari. Besteak beste, ardandegietatik ekarritako ardo ezberdinak salgai ipiniko dituzte eta, horrekin batera, ardoari laguntzeko txistorra pintxoak ere salduko dituzte. Musika eta dantzekin girotuko dute jaialdia.