Kukai dantza taldeak "Erritu" ikuskizuna taularatuko du bihar Coliseo Antzokian
2019/03/05
17:38
eta kitto!
Bihar (asteazkena), 20:30etik aurrera, Kukai Dantza taldeak ERRITU ikuskizuna eskainiko du Coliseo Antzokian, Antzerki Jardunaldien egitarauaren barruan. Euskal dantzatik abiatuta, oraingoan ere koreografo garaikide batekin elkarlanean aritu da, Sharon Friedman israeldarrarekin.
Era distiratsuan dantzatutako bakarkako eta taldeko pauso erritualez baliatuz ERRITU ikuskizunean bizi-bidaia bat egiten da gizakiok naturarekin eta komunitatearekin ditugun harremanetan zehar: jaiotzatik kaoseraino, bakardadearen desertutik pasatuz, ondoren elkartzea, maitasuna eta bukaeran heriotza. Ikuskizun honetan aurkituko ditugu, alde batetik, oinarrizko euskal dantzen interpretazio zorrotz eta birtuosoak eta, bestetik, dantza garaikideko koreografia zoragarriak. Dantzariak Urko Mitxelena, Nerea Vesga, Eneko Gil, Izar Aizpuru, Alain Maya eta Ibon Huartek izango dira, eta David Azurza abeslaria. Aipatzekoa, baita ere, Eibarko Koro Gaztearen ahotsak ere entzun ahal izango direla biharko ikuskizunean.
Sharon Fridman (2015 Max Saria) koreografo israeldar ospetsuaren laguntzarekin, Kukai Dantza taldeak (2017ko Dantza Sari Nazionala) ERRITU lanarekin jarraipena ematen dio orain arte lortutako arrakastari. Ikuskizun honek Valladolideko TAC jaialdian ikuskizun berritzaile eta originalaren saria jaso izan du erritoa eta tradizioa lengoaia garaikide batean bihurtzeko duen ahalmenarengatik.