Ertzaintzak landa-patruila abiarazi du Debabarrenean

Ertzaintzak landa-patruila abiarazi du Debabarrenean
2015/11/06 00:00
eta kitto!
Urriaren 26az geroztik abian da Eibarko ertzain-etxearen landa-patruila Debabarrenean. Harrezkero, landa-inguruko premia bereziei erantzuteko asmoz, landa-ingurua patruilatzen ari dira, uniformea jantzita eta Ertzaintzaren bereizgarriak dituzten ibilgailuetan.
Helburu nagusia hirietatik aldenduta bizi direnei Ertzaintzaren zerbitzua gerturatzea da. Izan ere, inguru horiek berezko arazoak izaten dituzte eta, horiek antzeman eta konpontzeko baserrietara eta isolatutako etxeetara bisitak egingo dituzte, bizilagunekin berba egiteko. Gainera, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundietako basozainekin lankidetzan arituko da, herritarrei zerbitzu eraginkorragoa emateko asmoz.