Esatearen ederra: testu idatzietan oinarritzen diren ahozko jardunbideak lantzeko ikastaroa UEUn
Ikastaro honetan testu idatziak ahots gora irakurtzen ikasiko dira. Horretarako, ahoskera-arauak abiapuntutzat hartu eta euskara naturala bermatzen duten prosodia-gaiak jorratuko dira. Irakasleen kasuan, ikasitakoa ikasgelan berehala aplikatzen hasteko aukera izango dute hiru maila ezberdinetan: irakasleak testu-liburuetako zein bestelako testuak ikasleen aurrean irakurtzean, ikasleen ahots gorako jardunak zuzentzean eta ikasleei ahoskeraren inguruko jarraibideak ematerakoan.
Ikastaroaren helburuak:
- Gure egiteko eraren inguruan nork bere buruaren diagnostikoa egitea.
- Irakurketa bizia eta euskal doinuaren araberakoa egiten ikastea.
- Komunikazio-gaitasuna hobetzeko baliabideak eskuratzea.
- Beldur eszenikoari aurre egiteko estrategiak eskuratzea.
Informazio gehiago eta ikastaroan izena emateko.