Eskola arteko bakailao txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago

2023/11/03 11:20
eta kitto!
Azaroaren 18an egingo da XIX. Eskola arteko bakailao lehiaketa, Errebal Plazan, 10:30ean hasita. DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleen arteko irabazleek 200 euroko saria jasoko dute (bikotearentzat), garaikurrarekin batera. Ikastetxerik onenaren saria ere banatuko da. Izen-ematea azaroaren 13ra arte egin daiteke, Eibarko Udalaren webgunearen bitartez.

Izena emateko: https://formularioak.eibar.eus/eu/eskolaartekobakailaolehiaketa2023 formulariotik.