Eskola-jazarpenaren inguruan hausnarketa egiteko bideo-foruma egingo da bihar
2021/04/29
16:59
eta kitto!
Maiatzaren 2an bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, gaiaren inguruan hausnarketa egiteko, bideo-foruma antolatu dute Juan San Martin Liburutegiak eta Haurrak, Nerabeak eta Familia arloak biharko, 17:00etatik aurrera Portalean. Lehenengo, Gabor Csupo-ren “Un puente hacia Terabithia” pelikula ikusteko aukera egongo da eta, jarraian, hizketaldia hasiko da, Peru Magdalenak eta Naiara Rubiok zuzenduta. Izen-ematea posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943 708 437) egin daiteke.
![kartel.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/kartel.jpg/@@images/image-0-8d5f3da7891bbad9cb0b9dbb570b6ac9.jpeg)
![kartel.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/kartel.jpg/@@images/image-0-8d5f3da7891bbad9cb0b9dbb570b6ac9.jpeg)