Eskola kirola berriz martxan jartzea eskatzeko manifestazioak egingo dituzte bihar
2021/01/08
11:11
eta kitto!
Bultza Kirola Euskadi plataformak manifestazioak egingo ditu bihar, 12:00etan, EAEko hiru hiriburuetan. 550 bat kirol talde eta elkarte biltzen ditu plataformak eta eskola kiroleko entrenamenduak berriz hasteko eskaera egiten dute.
Kirola “ezinbesteko jarduera” dela aldarrikatzen du plataformak, eta gaur egungo araudia “negatiboa eta alferrikakoa” dela adierazi zuen abenduaren 26an Bilbon egindako prentsaurrekoan. “Arazoa da egun edonork egin dezakeela kirola, eskola kirola egiteko lizentzia dutenek izan ezik”, eurek diotenez.
Gorka Garcia Bultza Kirola Euskadi plataformaren berbak jaso dituzte Berrian eta, berak dioenez, “uste dugu umeek behar dutela entrenatzea edo kirola bueltatzea. Ikerketa bat egin dugu, eta ikusten dugu umeen ohiturak aldatzen ari direla, orain sedentarioagoak direla”. Horrela, plataformak ez du lehiaketak berriz hastea, baizik eta umeek entrenatzea.
Bilboko Mediku Zientzien Akademiak, ordea, eskola kirola ez itzultzea gomendatzen du, ez behintzat orain arte ezagutzen den bezala. Ez dute uste une egokiena denik (Gabonen ondorengo kasuen igoera posibleagatik eta birusaren aldaera berriengatik, besteak beste) eta zuhurtzia eskatzen dute. “Egia da eboluzioa aldakorra dela, eta eboluzioak euste zantzuak emandako momentuan, eskola kirola ahalik eta azkarrena itzultzearen aldekoak izango ginateke”, diotenez.

Kirola egiteko borrokan jarraitzen dugu.// Seguimos peleando por hacer deporte
Kirolaren aldeko MANIFESTAZIOA.
Larunbata 9, 12:00etan. //MANIFESTACIÓN a favor del deporte.
Sábado 9, a las 12:00. #apoyodeporteeuskadi#bultzakirolaeuskadi #deportesi #kirolabai pic.twitter.com/XkMsWWsSn7
— Bultza Kirola Euskadi (@BultzaKirola) January 3, 2021