Eskola Politiko Feministen Lehen Topaketa egingo da bihar goizean Errebalen
Bihar (ekainak 6) egingo da Euskal Herria – Guatemala Eskola Politiko Feministen I. Topaketa, 11:00etatik 15:00etara Errebalen. Eibar-Ermuko Talde Motorrak eta Entreamigos-Lagun Artean elkarteak antolatu dute jardunaldia eta, azaldu dutenez, “topaketa hau bost urte baino gehiagotan Eskola Politiko Feministetako hainbat eragilerekin batera egindako lankidetza-prozesuaren emaitza da. Kulturarteko trukea, hausnarketa eta elkarrizketa kolektiboa sustatzeko espazio bat sortzea du helburu”. Parte-hartzaileen artean Neolina Pablo Salo, Tijob’al: Jalöjj ki kasleman ixoqi Hezkuntza Politikorako Eskolako partaide den Solola komunitateko emakume indigena, eta Sabina Calel Vicente, Guatemalako hegoaldeko kostaldeko lurraldearen defendatzailea daude. Mahainguruaz gain, eskuartze artistikoak, informazio guneak, artisau azoka, kalejira eta herri bazkaria ere izango dira. Informazio gehiago Entreamigos Lagun Artean elkartearen sare sozialetan.