Eskolarteko bakailao lehiaketa domekan
                
                    2014/11/14
                    00:00
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Domekan Eskolarteko Bakailao Lehiaketa egingo da Untzagan, 11.00etatik aurrera, Bakillauaren Kofradixiak antolatuta. Herriko ikastetxe guztietako bikoteak lehiatuko dira eta sariak banatzeko orduan maila bi bereiziko dituzte: 12-14 urte bitartekoa eta 14-16 urte bitartekoa. 
Bakillauaren Kofradixiaren XXI. Batzar Nagusia, bestalde, azaroaren 23an ospatuko da. Betiko moduan, kanpotik etorriko diren kofradietako kideekin batera kalejira eta bazkaria egingo dute eta, Goruntz abesbatzaren parte-hartzea izango duen ekitaldian, aurtengo ohorezko kofradeak izendatuko dituzte: Nafarroko Barrubetearen Kofradia, Mikel Urkola eta Arrate Filatelia Elkartea.