Eskualdeko pentsiodunek nagusien oinarrizko eskubideak bete daitezela eskatu dute manifestazioan
2024/10/01
21:44
eta kitto!
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak egindako mobilizaziorako deiarekin bat eginez, Debabarreneko Pentsionisten Taldeko berrehun bat lagunek Eibarko kaleak zeharkatu zituzten atzo manifestazioan. Eguerdian irten ziren Untzagatik, nagusien kolektiboarentzat eskatzen dituzten oinarrizko eskubideak eta pentsiodunen aldarrikapen nagusiak ozen esateko, eta ondoren Untzaga plazan amaitu zuten mobilizazioa, Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira Gipuzkoako Pentsiodunek egindako idatzia irakurrita.