Esperanza Pizarro aurrelariak beste denboraldi baterako luzatu du SD Eibarrekin zuen kontratua

Uruguaitarra titular izan da aurtengo denboraldiko Ligako partida guztietan
Esperanza Pizarro aurrelariak beste denboraldi baterako luzatu du SD Eibarrekin zuen kontratua
2024/02/26 12:15
eta kitto!

Esperanza Pizarro 2022ko uztailean iritsi zen Eibarrera eta aurreko denboraldiko lehenengo mailarako igoeraren partaide izan zen. Uruguaiko aurrelariak SD Eibarrekin akordio bat lortu du kontratua urtebete luzatzeko, 2025ko ekainera arte.

Esperanza Pizarro SD Eibarko emakumezkoen lehenengo taldera iritsi zen 2022ko uztailean Santa Teresa de Badajoz taldetik etorria. Lehenengo mailarako igoeraren partaide garrantzitsua izan zen: 22 partidu jokatu zituen, 1.238 minutu eta denboraldi amaieran sartutako bi gol garrantzitsurekin. 23-24 denboraldian Yerai Martinen taldeko pieza garrantzitsua bihurtu da.

Orain arte titular izan da ligako partida guztietan, 1.400 minutu baina gehiagorekin. Gainera, bi gol eta hiru asistentzia eman dizkio taldeari 18 jardunalditan.