Esperientziatik abiatuta bizitza osoan zehar ikasten
2021/11/02
16:45
eta kitto!
Aurreko promozioko ikasleek ez bezala, kurtsoa hasi berri duten ikasleek pandemia aurretik zegoen martxan hasiko dituzte klaseak, hori bai, indarrean dauden segurtasun-neurriei jarraituta. Hori dela eta, orain arte Untzagako jubilatu etxean izaten ziren klaseak tokiz aldatu behar izan dituzte, “ikasleen arteko gutxieneko distantzia zaindu eta lokala aireztatu ahal izateko”.
Beraz, datorren urteko maiatzaren 27an kurtsoa amaitu arte, astean bi egunetan, martitzen eta eguaztenetan Ipurua foball zelaian dauden formaziorako ikasgeletako bat erabiliko dute ikasleek, 09:30etik 12:30era, eta eguenetan, berriz, orain arte bezala, Armeria Eskolara joango dira, 10:00etatik 12:00etara.
Aurreko asteko ekitaldian, ikasle berriei harrera egiteko lehen berbak Patxi Mutiloa Ikasten elkarteko presidenteak egin zituen: “Horrelako ekitaldia egin genuenetik bi urte igaro dira, bi urte gogor joan zaizkigu eta, bien bitartean, COVID-19ak harrapatu eta gure planifikazio guztiak hankaz gora ipini zituen. Baina, oztopo guztien gainetik, hemen gaude, 25 ikasle berri hauei ongietorria emateko prest. Horietako 20 eibartarrak dira, baina besteak Ermutik, Ondarrutik eta beste herri batzuetatik etorritakoak dira eta, beraz, azken urteotako martxan, horri esker eskolaren izenean dagoen Debabarrena horrek badu izateko arrazoirik. Bestalde, Untzagako zentru sozialari publikoki gure esker ona azaldu nahi diot, urte hauetan guztietan gure eskolaren egoitza izan delako”.
Mutiolaren berbetan, “garrantzitsuena gozatzea da, egunero klasera joaterakoan gozatzea. Eskolara gozatzera etorri gara”. Ekitaldia aurkezteko ardura izan zuen Conchi Anton Ikasten-eko kidea ere ondo pasatzeak duen garrantziaz aritu zen berbetan: “Ikasturtean zehar askotariko gaiak jorratzen dira, denak oso interesgarriak. Asko ikasiko duzue eta, gainera, ederto pasatuko duzue. Gu ezagutu izanaz izugarri poztuko zarete, benetan esaten dizuet”.
Izan ere, landuko dituzten gaiak asko eta oso anitzak dira: komunikazio-trebetasunak, osasun fisikoari eusteko ariketa eta ezagutzak, psikologia, literatura, kulturartekotasuna, zuzenbidea eta zuzenbideak bizitzan duen ezarpena, sexualitatea, filosofia, nutrizioa, historia, artea, musika, parte-hartzea eta abar luze bat. Gainera, Esperientzia Eskolako ikasleek proiektu sozial bat diseinatu eta garatuko dute eta, horrez gain, ibilaldiak, bisita gidatuak eta beste kultur jarduera batzuk ere egingo dituzte.
Ikasten elkarteko kide
Eva Perez de Albeniz Debabarreneko Esperientzia Eskolako koordinatzaileak azaldutakoaren arabera, “Esperientzia Eskolako ikasleak hasieratik elkarteko kide izango dira. Astean hiru egunetan izango dute eskola eta horietako bat Ikasten elkarteko kideekin batera izango da. Horrez gain, hasieratik Ikastenek antolatzen dituen ekintza guztietan parte hartu ahal izango dute: Kaleetan Kantuz-en irteeretan, senderismoan, joskintza eta punto tailerretan, luzaketak egiteko taldeetan, Eibarren eta Soraluzen, antzerki taldean, Jardiñetan lorategi-zaintzan, etengabeko formakuntzan, baita Hurbiltzen belaunaldi arteko jardueretan ere. Pandemiak jota ibili garen garai honetan, iazko ikasturtean ezin izan genuen talderik martxan jarri eta aurtengo ikasturtean gogotsu gatoz”.
Bestalde, gogora ekarri dute Ikasten-ek antolatzen dituen ekitaldiak (hitzaldiak etab.) herritar guztientzat zabalik daudela: “Ikasten etengabe haziz joan da, bai bazkide-kopuruari dagokionez, bai antolatzen dituen jarduerei dagokienez. Jarduerak antolatzeko, bazkideek borondatez eratutako lan-batzordeak dauzkagu. Guztien gustuak asebetetzeko moduko jarduerak dauzkagu. Badakigu gure burua aktibo edukita eta gorputza mugituta ezagutzak eta gaitasunak aberasten ditugula, eta, horrela, bizi-kalitate hobea lortzen dugula. Ezagutza eransten duen eta zahartze aktiboa sustatzen duen oro izango da elkartearen xedea. Debabarreneko Esperientzia Eskola jarduera giltzarria da gure elkartean, horren bidez erakartzen ditugulako bazkide berriak. Hala ere, Eskolatik igaro ez arren, betekizunak betetzen dituen edonor izan daiteke bazkide”. Egiten dutenaren berri emateko, bestalde, Internet erabiltzen dute: www.ikasten.info helbidean ikus daitezke jarduerak, albisteak eta beste guztiak.
Esperientzia Eskolako 10. promozioko ikasleek Eibar eta Elgoibar artean bidegorria egitearen alde egin zuten guztiarengatik eskerrak emateko, joan den astean talde argazkia egin zuten, bidegorritik ibilaldia hasi aurretik.