Estaziño-Azitain bitartean pasealekua egiteko beste aukera batzuk daudela diote auzokideek
2022/01/28
13:54
eta kitto!
Estaziño-Azitain bitartean trenbidea estali eta gainetik pasealekua egiteko asmoa zegoela gauza jakina zen, baina, beste proiektu batzuekin gertatzen den bezala, kasu honetan ere azkenean ez zutela ezer egingo pentsatzen zuten inguru horretan bizi direnetako askok. Baina iazko urrian egoera erabat aldatu zen eta, horrekin batera, ordura arte lasai bizi zirenen bizitzak hankazgora jarri zituzten agintariek. Kezkak eta beldurrak bultzatuta, bizilagunek Estaziño-Azitain plataforma sortu zuten eta, pauso bat aurrera emanda, “No al paseo que nos entierra-Ekialdea bai” auzo elkartea eratu dute orain. Orain arte inork ez die proiektuari buruzko informazio zehatzik eman, baina dakitenarekin kalera irtetzen hasi dira, eibartarrei azaltzeko prest.
Eibarko behealde edo ekialdean bizi direnek “No al paseo que nos entierra-Ekialdea Bai” izeneko auzo ekartea osatu dute, “auzoa suspertu, defendatu eta zaintzeko” asmoz. Esaten dutenez, “helburu nagusia bizitzeko hiri hobe bat lortzea da, gure bizi-kalitatearen sustapena bermatuz. Hori dela eta, hirigintza arloko hobekuntzak proposatu nahi ditugu, baita Eibarko garapena landu ere”.
Asmo nagusi horrekin batera, elkartea eratzera bultzatu dituen proiektuaren kontra daudela argi adierazi nahi dute bizilagunek: “Estaziño eta Azitain artean trenbidea estaltzearen aurka gaude. Kilometro baterako 18 milioi euroko aurrekontua duen proiektuari buruz ari gara, hain zuzen ere. Ez. Ez du zerikusirik Amaña auzoan egindakoarekin. Obra berri honetan, kalte handia egingo baitzaie etxebizitzei eta bizilagunei, euren gainetik pasatuz eta bizilagunon bizi-kalitatea zuzenean kaltetuz: iluntasuna eta kutsadura akustikoa inposatuz, irisgarritasuna bermatu barik... Gainera, estetikoki eta, batez ere, ingurugiroaren ikuspuntutik, basakeria hutsa da”.
Electrociclos, Barrena eta Barakaldo inguruan bizi direnen ustez, “alternatiba argi bat dago, Barrena kalean apustu sendo eta irmoa eginaz. Proposamen honek Azitain-Elgoibar bidegorriarekin lotura zuzena izango luke eta nabarmen lagunduko lioke auzoari: dendei, bizilagunen bizi- kalitateari, giro sozialari, herritarren osasunari eta, oro har, Eibarko herriari”.
Aurrera eginez gero bizilagun asko kaltetuko dituen proiektuari buruz oso gauza gutxi dakitela eta, horrekin kexatzen dira: “Argi daukagu auzoa biziberrituko duen proiektu bat ezin dela bizilagunon kontra joan eta gure beharrak ezagutu gabe burutu. Inolaz ere ez. Izan ere, nola da posible auzo bat suspertu nahi izatea auzoa alde batera utziz eta bizilagunak lurperatuz? Nola da posible auzo bat berpiztu nahi izatea bizilagunen iritzia eta beharrak ezagutu gabe? Astakeria hau gelditu beharra dago!”.
Asteburuan informazioa emateko mahaiak kalean
Gauzak horrela, urtarrilean zehar herriko hainbat lekutan informazio-mahaiak jarri dituzte, Udalak eta E.T.S.k (Eus- ko Trenbide Sarea) zer egin nahi duten eta bizilagunek alternatiba gisa zer planteatzen duten herritarrei azaltzeko, eta hala egingo dute asteburu honetan, gaur eta bihar.
Electrociclosen bizi diren Oscar San Martin eta Leire Bercianosek trenbide gaineko pasealekuaren proiektuak nola eragiten ari dien kontatu digute, “gau asko daramatzagu loa hartu ezinik, kezkaren kezkaz” gaineratuta.
Electrociclosekoak Babes Ofizialeko Etxeak dira eta 2008an joan zen jendea bertara bizitzera. 2019an entzun zuten lehenengoz beraien etxeen parean, trenbide gainetik, pasealekua egin nahi zutela:“2019ko azaroan Beheko Tokian egindako auzo-bileran jakin genuen zer egiteko asmoa zegoen. Bilera horretara alderdi politiko bakoitzetik ordezkari bana etorri zen eta, nahiko lasai geratu ginen, garai hartan proiektuaren alde zegoen alderdi bakarra PSE-EE zelako. Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta EAJ-PNV, hirurak proiektuaren kontra agertu ziren eta. PSE-EEk hau martxan jarri ahal izateko gehiengorik ez zuenez, nahiko lasai geratu ginen. Baina, orain, iazko urrian PSE-EE eta EH Bilduren arteko akordio ekonomikoa tartean dela, Bilduren babesa lortu dute eta hortik etorri da gure sorpresa. Egoera aldatu dela ikusita, mobilizazioekin hasi gara. Auzokoak eta inguruan bizi direnak biltzen hasi gara, honen aurrean zer egin daitekeen denon artean aztertzeko. Estaziño-Azitain kaltetuen plataforma eratu eta joan gara pausotxo batzuk ematen, “No al paseo que nos entierra- Ekialdea bai” izeneko auzo elkartea eratu dugun arte”.
Etxea aldatzeko eskaintza
Urte horretan bertan, 2019an, Udalak etxe-trukaketa bat eskaini zien: “Hau da, bajuetan bizi garenak, 16 etxebizitza guztira, hemendik irtetzea eta Egazelaira, San Kristobal auzoaren goikaldera joatea proposatu ziguten. Eusko Jaurlaritzak han promozio bat egingo zuela eta hara joateko aukera izango genuela esan ziguten. Hala ere, eskaintza horren inguruko zehaztasunik ez ziguten eman, ez ziguten azaldu zeintzuk izango ziren baldintzak, datarik... ez beste ezer. 2023an etxe horiek amaituta egotea zegoen aurreikusita, baina 2022an gaude eta han ez da ezer egin”.
Edozein modutan ere, zehaztasun barik egindako eskaintza hori ezerezean geratu zen 2020an: “Orduan Hirigintzako buru zen Jon Iraolak akordio hori bertan behera lagatzea pentsatu zuen, trenbide gaineko pasealekuaren proiektuan hobekuntza batzuk egin zirela argudiatuta. Eta orain arte ez dugu horren inguruko ezer jakin, informazioa jaso barik jarraitzen dugu, nahiz eta komunikabide batzuetan etxe-trukaketaren gaia berriz ere mahai gainean jarri duten”.
Horren guztiaren aurrean gauzak ez direla horrela egiten diote: “Orduan, pentsatzen dugu hau ez dela serioa. Benetan zerbait egiteko asmoa badago, jendearekin bileraren bat egin beharko litzatekeela uste dugu, azalpenak eman eta zerbait eskaintzeko. Gainera, benetako eskaintza bat eginez gero, bizilagun batzuk agian etxea aldatzeko prest egon daitezke, baina beste batzuk ez dute horrelakorik nahi. Zentzu horretan haserre gaude, sentitzen dugu adarra jotzen ari direla”.
Trenbide gaineko pasealekuaren proiektuari aurrera egiteko bidea, neurri handi batean behintzat, Eibarko Udalean PSE-EE eta EH Bilduk adostutako akordioak zabaldu zuen, baina horri buruz ere ez zien inork ezer esan, informazioa prentsaren bitartez hedatzen hasi zen arte: “Gu prentsaren bitartez enteratu ginen, beste eibartar guztiak bezala. Horren ondoren, Udalak bilera bat egin zuen, azalpen batzuk emateko, eta bizilagun batzuk joan ziren, zer esaten zuten entzutera. Pegora bakoitzeko bizilagun bateri esplikatzea ere proposatu ziguten, gero beste auzokideei berak kontatzeko. Baina guk informazioa zuzenean jaso nahi dugu, eta ez etxe-barruko norbaiten bitartez”.
Informaziorik ez
Oraindik ez dute proiektuari buruzko informazio zehatzik jaso eta, beraz, ez dakite zer egin nahi duten zehazki: “Horren zain gaude. Pentsatzen dugu informazio hori oso interesgarria izango dela ez bakarrik guretzat, baizik eta eibartar guztientzat. Zer egin behar den ondo jakitea, zehaztasun osoz: nondik sartu eta irtengo garen, zenbateko aurrekontua dagoen, nola ordaindu behar den. Europako funtsekin ordainduko dela esaten dute, baina badakigu Europatik etortzen den diruaren erdia baino gehiago maileguen bitartez ailegatzen dela, eta mailegu horiek bueltatu behar direla, eta interes batzuk ordainduta. Horren inguruan ere ez dakigu ezer, zehaztasun falta ikaragarria dago. Udalak gauza asko dauzka esateko, baina modu zuzen eta jator batean, eta ez egunkari baten bitartez”.
Proiektuari buruz dakiten apurra paper gainean ikusi dute: “Plano gainean ikusteko aukera izan dugu, baina gutariko gehienok ez dakigu plano gaineko hori interpretatzen. Ez digute maketarik ez besterik erakutsi. Hala ere, ikusi dugun gutxi horren arabera, pasealekua etxe batzuetatik oso-oso gertu pasatuko dela ikusten da. Ez bakarrik Electrociclosen, Barrenan, Asua Errekan eta baita Barakaldo kaleko etxe batzuetan ere”.
Electrociclos eta inguruak eibartar askorentzat toki ezezagunak izango direla eta, jendea bertara joatera animatu nahi dute: “Hrritarrak gonbidatuko nituzke hona etorri eta zuzenean tokia nolakoa den ikusteko: etxeak non dauden, trenbidea nondik doan, katenariak nolako altuera hartzen duen... Ideia bat egiteko, pasealekuak hartuko lukeen altuera bost edo sei pisuren altueraren parekoa litzateke, pentsa!”.
Beraiekin berba egin barik, aurrera eraman nahi duten proiektuarentzat alternatibak egon badaudela uste dute: “Lotura naturalena Barrena kaletik litzatekeela pentsatzen dugu. Bidegorria zabaldu zenetik, Barrenatik zenbat jende pasatzen den ikusten dugu egunero. Orduan, egin dezagun ganorazko zerbait. Udalak esan du Gabilondo erosteko asmoa duela, erabili bariko beste tailer eta eraikin batzuk ere badaude... Nahi izanez gero, pasealekua bertatik pasatzeko aukera badago, oraindik ere posible da proiektua beste modu batera bideratzeko. Guk ere nahi dugu pasealekua egitea, baina 0 kotan, mendia desegin eta ingurumena kaltetu barik”.