Estaziño kalekoek bota dute txupinazoa

Estaziño kalekoek bota dute txupinazoa
2015/06/22 00:00
eta kitto!

Urteroko martxan, San Juan bezperaren bezperan, gaur bota dute txupinazoa Estaziño kalekoek. Ez da hori izango sanjuanen harira gaur egingo den ekitaldi bakarra: 17.00etatik 20.00etara Untzagan umeentzako puzgarriak egongo dira, Astixaren eskutik; 19.00etan Untzagan “Aire garbia” umeendako antzezlana eskainiko du Poxpolo ta konpania taldeak; eta 20.00etan, San Andres elizan, Sostoa Abesbatzaren San Juan kontzertua hasiko da.