Estaziño kalekoen txupinazoarekin hasi dira sanjuanak

Estaziño kalekoen txupinazoarekin hasi dira sanjuanak
2014/06/20 00:00
eta kitto!

Gaur eguerdian, barixakuan hasi dira sanjuanak Estaziño kalean, ohikoari jarraituta han inguruan txikiteoan ibiltzen diren koadrilakoek tren geltokiaren parean txupinazoa botatzearekin batera. Hortik aurrera, asteburu bete-betea daukagu, astelehenean Lizarrako dultzaineroak ailegatu eta jaiak modu ofizialean hasi baino lehen. Urtero lez, aurten ere ...eta kitto!-koak ekitaldi gehienetan argazkiak ateratzen ibiliko gara, datorren astean kaleratuko dugun Bixamona ale berezian sanjuanetako argazki bilduma osatzeko. Jarraian San Juan jaien inguruan herrian egingo diren guztiak batzen dituen egitaraua daukazue:

Barixakua 20
19.00.- Skandalue elektrotxarangiak lagundutako kalejira, Untzagatik txosnetara.
19.30.- Umiendako antzerkixa: "Txangoa", Patxin eta Potxin konpaiñiaren eskutik. Untzagan.
19.45.- XXVI. San Juan Igeriketa Sarixa. Antolatzaillia: Urbat I.K.E. Ipurua kiroldegixan.
20.00.- Ballet Eibarrés taldiaren emanaldixa. 3 euro. Coliseoan.
20.00.- Txosnak zabaltzia eta txupinazua. Elektrotxarangia herrixan zihar.
22.00.- Poesia emanaldixa: Maite Lorenzo, J.M. Alvarez, Elisa Lopez, Elena Lopez, Begoña Sanchez, Beatriz Alvarez, Raquel Gomez, Coro Benito, Rafa Arce, Andrea Uña, Isabel Sanchez, Julian Arnaiz eta Idoia Carramiñana. Antolatzaillia: Geltoki alkartia. Ibarkurutzen.
22.30.- Kontzertua, Trio Medianoche eta Voces y Cuerdas taldiekin. Untzagan.
23.00.- Kontzertuak: Damudot Ofiziala, Glaukoma, DJ B_ato eta DJ Gorku + Instrumenal live. Txosnetan.

Zapatua 21
10.00etatik 14.00xetara eta 18.00etatik 21.00xetara.- Simulaziño-jokuen taillarrak (modelismua, magia, eszenografixia eta mahai-jokuak), Odisea alkartiaren eskutik. Untzagan.
10.30.- San Juan pelota txapelketia. Pelota eskolakuen partiduak, seniorrak 4 1/2 -xan eta biñaka. Antolatzaillia: Eibarko Klub Deportibua. Astelena frontoian.
10.30xetatik 19.30xetara.- XXX. Extremadurako Herrialde-Elkarraldi Jardunaldixa. Arraten.
11.00.- San Juan XXIV. Tiro Txapelketia haizezko armekin. Antolatzaillia: Dinbi-Danba. Hezkuntza Esparruan.
15.00.- Preso eta iheslari politikuen eskubidien aldeko bazkarixa. Txosnetan.
16.00etatik 21.00xetara.- Eibarko Hiria squash sarixa. Finalak. Antolatzaillia: Eibarko Klub Deportibua. Ipurua kiroldegixan.
18.00.- Zezenketia. Javier Castaño, Morenito de Aranda, Oliva Soto eta Damian Castaño toreatzailliak eta Juan Millan nobillerua. Campo Ledesmako Lorenzo Rodriguez de Espioja-ren zezenekin. Zezen-plazan.
18.00.- Zirkomotik jolas parkia. Untzagan.
19.00.- Lizarrako Baturrada. Arratsalde-gabian zihar mojitua, Eibarko Gaztetxiaren eskutik. Txosnetan.
20.30.- Sostoa Abesbatzaren San Juan kontzertua. 5 euro. Coliseoan.
23.00.- Kontzertua: Tierra Santa eta Los Zigarros. Untzagan.
23.00.- Kontzertuak: Berri Tzarrak eta The Mockers. Txosnetan.
24.00etatik 03.30xetara.- Alkohol larregi edatiaren kontrako sensibilizaziño-karpa (informaziñua, alkoholemia…). Untzagan.
09.00etatik aurrera.- Afterra. Gaztetxian.

Domeka 22
08.00.- Enbolauak, Marques de Sakako bigantxekin. Zezen-plazan.
12.30.- Ipurua Gimnasia Erritmika taldiaren erakustaldixa. Untzagan.
14.00.- Estaziño kalekuen txupinazua. Estaziñuan.
17.00etatik 20.00etara.- Umiendako puzgarrixak, Astixaren eskutik. Untzagan.
19.00.- "Elegants" zirko emanaldixa, Elegants konpaiñiarekin. Untzagan.

Astelehena 23 - San Juan bezperia
10.30.- Santuari zapixa ipintzia. Ospittalian.
11.00.- Sanjuanetako Zortzikua, Usartza Txistulari Bandaren eskutik, musikuak lagunduta. Untzagatik abiatuta.
12.00.- Kuadrillak Untzagan batu eta, Ustekabe fanfarriak lagunduta, Urkizuraiño kalejiran jaitsiko dira. GASTE alkartiak antolatuta.
13.00.- Lizarrako Dultzainerueri ongi-etorrixa, Estaziñuan. Kalejira, Untzagaraiño, udalbatzak, Eibar kirol alkartiak, Eibarko Triatloi Taldiak eta kuadrillak lagunduta.
13.00.- Dultzaineruei ongietorrixa, Jaixak Herrixak Herrixandakok deittuta, Estaziñuan. Jarraixan trikipoteua.
13.30.- Pregoia eta jaixeri hasieria emoteko txupinazua. Udaletxian.
13.45.- Sanjuanetako kartel eta pegatina lehiaketetako irabazlieri sarixa banatzia. Udaletxian.
15.00.- Bazkarixa Bizimina alkartiaren eskutik. Ondoren, jolasak. Txosnetan.
17.30.- Eibarko Kantuzaleak taldiaren emanaldixa. Egogain Gerontologia Zentruan.
17.30.- Kuadrillak Untzagan batu eta kalejiria, fanfarriak lagunduta, zezen-plazaraiño.
18.00.- Kuadrillen arteko jokuak. Zezen-plazan.
18.00.- Lizarrako erraldoi eta buruhaundixen kalejiria, Lizarrako Dultzaineruak lagunduta, Urkizutik abiatuta.
19.00.- Kalejiria, Irulitxa fanfarriarekin. Untzagatik abiatuta.
19.00.- Salbea, parrokixako abesbatzarekin. San Andres elizan.
19.00.- Kale-antzerkixa: "Vida en B", Trapu Zaharra taldiaren eskutik. Untzagan.
20.00.- Elektrotxarangia. Txosnetan.
22.30.- San Juan sua. Txosnetan.
23.00etatik 04.00etara.- Berbenia, Lisker taldiarekin. Untzagan.
23.00.- San Juan Sua eta Eibarko Dantza Garaikide taldiaren emanaldixa, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik, eta Queimada, As Burgas Galiziako Etxiaren ardurapian. Untzagan.
23.00.- Kontzertuak: Bellator eta Ingo al deu?. Txosnetan.
24.00.- San Juan Kantua eta, jarraixan, Danborradaren Alardia. Untzagan.

Martitzena 24 San Juan Eguna
07.30.- Kalejiria, Lizarrako Dultzaineruekin. Zezen-plazara juan-etorrixa eta goiz-erestia.
08.00.- Enbolauak, Marques de Sakako bigantxekin. Zezen-plazan.
12.00.- Kantautako mezia, parrokixako abesbatzarekin. San Andres elizan.
12.30.- Ertzantzaren Musika Bandaren San Juan Kontzertua. Untzagan.
16.00.- San Juan tiro txapelketa nagusixa, usakumiekin. Antolatzaillia: Sociedad de Tiro al Vuelo. Arraten.
17.00.- Pelota jaialdixa. Astelena frontoian.
18.00.- Tortilla-txapelketia. Txosnetan.
19.00.- "Tokyo Brass Style"  Japoniako bandaren emanaldixa. Untzagan.
19.00.- Umien Danborradaren urteeria, Oria eta Ustekabe fanfarriak lagunduta. Urkizun.
20.30.- Umien pregoia, Umien Danborradako Danbor Nagusixak irakorritta, eta Alardia. Untzagan.
20.30.- Bertso-afari-meriendia. Txosnetan.
22.30xetatik 23.30xetara.- Berbenia, Nueva Alaska orkestarekin. Untzagan.
23.30.- Soka Dantza, Usartza Txistulari Banda eta Kezka Dantza Taldiarekin. Untzagan.
24.00.- Suzko erroberak, Pirotecnia Astondoaren eskutik.
24.00.- Karaokia. Txosnetan.
24.15etik 02.00etara.- Berbenia, Nueva Alaska orkestarekin. Untzagan.

Eguaztena 25 San Juan Txiki
07.30.- Kalejiria, Lizarrako Dultzaineruekin. Zezen-plazara juan-etorrixa eta goiz-erestia.
08.00.- Enbolauak, Marques de Sakako bigantxekin. Zezen-plazan.
08.00.- Herri-argazkixa. Txosnetan.
11.30.- San Juan XXI. Marmitako Lehiaketia. Untzagan.
18.00.- Kalejira, Africa Baj Yay taldiarekin. Untzagatik abiatuta.
19.00.- Kalejira, Lizarrako Dultzaineruekin. Urkizutik Untzagaraiño.
19.00.- Umiendako antzerkixa: "Astokillo", Pantarhei taldiaren eskutik. Untzagan.
19.30.- Euskal Jaialdixa, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta. Untzagan.
20.30.- Cielito Musika Bandiari eta Usartza Txistulari Bandiari omenaldixa, Auzokoak alkartiaren eskutik. Denon Sahatsa alkartian.
20.00.- Kontzertua: Elegancia Mejicana mariatxia. Untzagan.
23.00.- Suzko erroberak, Pirotecnia Valecearen eskutik.
23.15.- Berbenia, antziñako doiñuekin, Cielito Musika Bandaren eskutik. Untzagan.

Barixakua 27
16.30.-  Umiendako txokolate-jana. Karmen kaleko parkian.
17.00.- Umiendako jokuak (lapikuak apurtzen, zaku-lasterketia…). Karmen kaleko parkian.
19.00.- Gorriti eta bere animalixak. Karmen kaleko parkian. Antolatzaillia: Beheko Tokia.
19.00.- Untzaga jubilau etxekuen kontzertua. 2 euro. Coliseoan.

Zapatua 28
12.00.- Toka eta igel-toka txapelketia. Karmen kaleko parkian.
16.30.- Eibarko Hiria XXX. xake partida azkarren txapelketia, Jose Mari Kruzetaren Oroimenez. Antolatzaillia: Eibarko Klub Deportibua. Untzagan.
19.00.- Nathali eta Sebastian bikotiaren emanaldixa. Karmen kaleko parkian.
20.00.- Kaleetan Kantuz taldiaren emanaldixa. Karmen kaleko parkian.
21.00.- Kaleetan Kantuz taldiari harreria eta piskolabisa. Beheko Tokian.
21.30.- Dantzaldixa, Tukan taldiarekin. Karmen kaleko parkian. Antolatzaillia: Beheko Tokia.

Domeka 29 San Pedro
11.00.- San Pedro mezia eta konjurua. Akondia Basarrixan.
12.00.- Mezia, Eibarko Koru Gaztiarekin. Karmengo Amaren elizan.
13.00.- Toka eta igel-toka txapelketaren sari-banaketia eta piskolabisa. Karmen kaleko parkian. Antolatzaillia: Beheko Tokia.