Harrera bero-beroa egin diegu Olentzero eta Mari Domingiri

Euripean eta guardasolen artean egin dute aurten kalejira.
2025/12/24 14:13
Silbia Hernandez Arrazola

Aurten ere euripean egin behar izan da Olentzero eta Mari Domingiren kantu-kalejira, Urkizutik Untzagara. Hala ere, Eibarko haurrek ez dute kale egin, eta ibilbide osoan lagundu diete. Urtero bezala, Eibarko Udalak antolatutako kalejiran Galtzagorriak eta Eibarko Musika Eskolako ikasleak egon dira, Gabon kanta ezagunekin laguntzeko. Kalejira amaitu eta, jarraian, haurrek azken orduan idatzitako gutunak Olentzerori eskura eman eta, Mari Domingirekin batera, argazkia egin dute udaletxe barruan.