Esther Galarza, artista: “Hartu-eman naturala sentitzen dut zeramikarekin”
2017/12/22
08:36
eta kitto!
“Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, burruka hortan iraungo dute zuhaitz ardaska gazteak”. Xabier Leteren hitzek inspiratu dute Esther Galarzak gaur 19:00etan Topalekuan aurkeztu duen erakusketa egiteko (urtarrilaren 7a arte egongo da zabalik). Naturari omen egin eta ingurumena zaintzeko kontzientzia berpizteko lanak aurkituko dira bertan. Olerki horretatik abiatuz zeramikako hamabost pieza berri eta hamabi margo inguru jarriko ditu ikusgai artista eibartarrak, azken urteotan izandako bilakaera islatu eta bide berri bati ekinez.
-Zer aurkituko dugu zure erakusketan?
Orain dela hamar urte nahiko erakusketa garrantzitsua egin nuen. Nire emakumeak, eraikuntzak eta abar aurkeztu nituen bertan, eta biran ibili nintzen horrekin. Obrekin haria jarraitu nuen, baina orain horrekin moztu dut. Mendiak, itsasoak eta ingurunearen kutsadura dira nire ardurak momentu honetan, ildo hori jarraitzen du eta erakusketak. Natura artea da eta dena puskatzen ari gara. Nire asmoa naturaren edertasuna eta nik sentitzen dudana erakustea da. Argiekin jolasten dut, eta basoa eta itsasoa egongo dira presente.
-Nolako lanak aurkituko ditugu?
Piezak ez dira figuratiboak izango, abstrazioak baizik. 2002. urte inguruan buruak egiten hasi nintzen eta handik gorputzera pasa nintzen, gauza biak lotuz. Orain dena biribilera eraman dut. Buru batzuk egongo dira ikusgai, niretzat oso garrantzitsuak izan direlako Oteiza, Brancusi eta Modigliani. Begi barik begirada duten aurpegiak gertatzen den guztiaren lekuko dira.
-Erakusketei begira sortzen duzu edo sortzen duzulako erakusten duzu?
Lehendabizi zein teknika erabiliko dudan erabakitzen dut. Eskultura asko gustatzen zait eta nire ofizioa erabiltzen dut horretarako. Zeramikaren bitartez burutzen ditut nire lanak. 15 urte inguru daramatzat plakekin lan egiten, eskultura trinkoarekin gero buztina kentzen ibili beharrean. Plaka bigunak edo gogorrak erabiliz nahi ditudan formak lortzen ditut. Beti dago ezuste-faktorea eta buztinak berba egiten du nahi barik. Materia organikoa da eta nik islatzen ditudan formak ere organikoak dira. Buztinak bere azken forma hartzen du eta gero lanak amaitzeko fasea sartzen da, esmalteak ematea eta abar. Erakusketa honetan ere plakak erabili ditut. Plaka luzeak dira eta espiralean jarri ditut. Espirala oso presente dago erakusketan, behetik gora eta goitik behera. Lehen planoan marrazten nituen, baina orain hiru dimentsiokoak dira eta marraskiloetan amaitu dut azkenean.
-Buelta asko ematen dira hasierako asmotik amaierako emaitzara?
Bai. Iaz itsasoaren inguruko lana egin nuen ikasleekin eta nik ere pieza bat egin nuen eurekin. Marraskiloak ziren eta gai horri beste buelta bat eman behar niola sentitu nuen. Erakusketaren obretan lanean hasi eta marraskiloak egiten amaitu dut.
-Nola lortzen duzu eta nola mantentzen duzu inspirazioa hainbeste urte sortzen ibili ostean?
Gai bat ipini behar da beti eta egunero egin behar da lan. Gauzak lantzen ari zarenean etortzen da inspirazioa. Erakusketan ikusiko dugun basoa egiteko, adibidez, mendian aurkitu nuen inspirazioa. Urbiara bidean zuhaitz artean argia nola sartu eta irteten den ikusi daiteke, eta eszena horretatik zerbait lortu behar duzula pentsatu nuen. Hiru urte daramatzat akuarelekin basoak margotzen. Oso margolan errealistak egiten hasi nintzen eta abstrakziorantz jo dut. Akuarelak ere ikusgai egongo dira erakusketan.
-Beraz, ez dira zeramika-lanak bakarrik ikusiko?
Ez, basoaren mural handi bat ere egin dut besteak beste. Margo- eta eskultura- erakusketa izango da.
-Inspirazio aldetik hustuta sentitu zara noizbait?
Gauza bat gertatu ohi da eta orain gertatuko zait niri. Asko ematen duzunean, hustu egiten zara bapatean. Ez da txuri geratzea, baizik eta zure buru eta gorputzak parentesia egiten dutela, gero jarraitzeko. Hustu egiten zara berriz betetzeko. Arnasa hartu behar duzu, lagunekin egon, eta argiarekin eta pertsona maiteekin berriz bete. Gauza txarrek ere energia ematen dizute zerbait egiteko, denak balio du. Erakusketa bat egiten duzunean gero beste leku batera joan behar zarela jakiteak asko laguntzen du. Horrek haria jarraitzeko martxan mantentzen zaitu. Prozesu bat amaitzean ez zara berehala beste gauza guztiz ezberdin bat egiten hasten, bide bat jarraitu behar da eta bide hori beti ikusten da.
-Zergatik zeramika?
40 urte egin ditut zeramikaren munduan. Ostolazan ezagutu nuen zeramika, gustatu egin zitzaidan eta horretan jarraitu nuen. Bide honetan beste teknika batzuk ezagutu ditut, baina beti bueltatzen naiz buztinera. Beste material batzuk landu ditut, baina ez naute betetzen. Zeramikarekin azkar lortzen ditut formak eta zeramikarekin bat sentitzen naiz sortzen dudanean. Hartu-eman naturala da. Obra sortzeko fasean gertatzen zait hori. Gero esmalte eta kimikaren etapa geratzen da, eta pazientzia eduki behar da amaitzeko. Akuarelekin ere berdin gertatzen zait.
-Zure lanak ikustean ‘Esther Galarza’ marka dutela uste duzu?
Gaur egun bai. Ez dakit zein den marka edo ezaugarri hori, baina jendeak ezagutzen du. Urte asko dira artearen munduan eta horrek ez du meritu handirik.
-Asko eboluzionatu duzu zure ibilbidean?
Ez naiz geldirik geratu eta beti nago ikasten. Gauza berriak ikusi eta kontrastatzera joaten naiz. Beti egongo behar zara ikasten eta etxetik kanpo gainera. Etxean denak gara errege-erreginak. Gogorra da, baina irten egin behar gara, gure lanak erakutsi behar ditugu, eta jendeak dioena entzun eta guk gurea esan behar dugu.
-Zeramika irakaslea zara baita ere. Belaunaldi berrietan beste estilo, gai edo espresatzeko erarik somatu duzu?
Urte honetan nahiko eboluzio handia ikusi dut. Eskola hasi zenean zeramika modan zegoen, baina gero joera hori desagertu zen. Eskolak jarraitzeko haina jende geratu zen eta orain berriz berpiztu da. Arte Ederretako sei ikasle ditut, maila handiko jendea dago aurten, eta beste espresio bat eman nahi diote euren arteari. Pertsona nagusiekin hasi zen eskola, gero ume asko etorri zen eta orain umeak ez dira etortzen, zerbait espezifikoa nahi duen jendea dator orain. Bi-hiru urte egiten dituzte, teknikak ezagutu eta beste tresna bat dute euren lanekin jarraitzeko.
-Maila handiko jendea zuregandik ikastera etortzea...
Denetariko ikasleak eduki behar dituzu eta eurak ikastera datoz, bakoitza bere nahi eta beharren arabera. Proiektu batekin etorri dira azken aldian eta niretzat oso garrantzitsua da hori, ezberdina, eta martxan jartzen nau. Eurekin batera ikasten dut eta beste ikuspuntu batzuk ezagutzen ditut.
-‘...eta kitto!’ Euskara Elkarteak Kirol Sariak banatuko ditu Gabonzahar egunean eta, urtero bezala, zuk egin dituzu garaikurrak. Nolakoak izango dira aurtengoak?
Ildo bat jarraitzea lortu dut biribildutako aldizkariak irudikatzen dituzten piezekin eta horrekin jolasten dut urtero. Kolore eta itxura aldetik ezberdinak izaten dira urtetik urtera, baina hori da ildoa.