...eta kitto! Euskara Elkarteak bat egingo du Palestinaren aldeko lanuzteekin

Egunean zehar egiten diren mobilizazioen berri emango dugu bakarrik, webgunearen eta sare sozialen bitartez
...eta kitto! Euskara Elkarteak bat egingo du Palestinaren aldeko lanuzteekin
2025/10/14 19:30
eta kitto!

...eta kitto! Euskara Elkarteak bat egingo du Hego Euskal Herriko sindikatuek Palestinaren alde deitutako mobilizazioekin. Beraz, bulegoa itxita egongo da 12:00etatik 14:00etara eta eskaintza informatiboa ere egokitu egingo dugu, herrian egingo diren mobilizazioen berri bakarrik emango dugularik, webgunearen eta sare sozialen bitartez. Gainera, barixakuan kaleratuko dugun aldizkarian ere jarraipen berezia eskainiko diegu biharko mobilizazioei.