...eta kitto! Euskara Elkarteak euskaldunak behar ditu mintzapraktikako taldeak osatzeko
Berbetan programan parte hartzeko euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonen bila ari da euskara elkartea
2026/10/22
13:28
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkartea Berbetan mintzapraktikako taldeak osatzeko euskaldun bila dabil. Euskara praktikatzeko beharra dutenei, modu natural eta informalean, euskaraz lasai aritzeko aukera eskaintzen die programak. Taldeak osatzen dira, astean behin ordubetez elkartu eta euskaraz berba egin dezaten. Horretarako, euskaldunak edo euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak behar ditu ...eta kitto!-k eta dei egiten die programan izena eman dezaten: "Egitekoa ez da hainbeste, astean behin ordubete besterik ez, baina euskaldunek praktika behar dutenei ematen dietena izugarria da". Izena emateko telefonoz deitu daiteke (943200918) edo mezua bidali (elkartea@etakitto.eus).