…eta kitto! Euskara Elkarteak 'Euskeraz Primeran!' merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko material berria banatu du

San Andres egunaren bueltan, herriko taberna eta jatetxeetan erabiltzen diren ohiko esaldi eta hitzak euskaraz jasotzen dituen lehenengo kartela banatu genuen
…eta kitto! Euskara Elkarteak 'Euskeraz Primeran!' merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko material berria banatu du
2025/12/19 13:09
Ekhi Belar Errasti

Abendu erdialdean gabonei lotutako ordutegiak jartzeko kartelak banatu ditugu. Horrela, establezimendu bakoitzak bere gabonetako ordutegi berezia modu erosoan eta erakargarrian euskaraz jartzeko aukera izango du.

Ekimenaren helburua merkataritza eta ostalaritzako harremanetan gutxienez lehenengo hitza euskaraz izatea da, gerora sortzen diren elkarrizketa ahal den guztietan euskaraz izan dadin.

Banatutako material hori erabilita Euskeraz Primeran! ekimenak beste urrats bat eman du herriko denda eta tabernetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko.