...eta kitto! Euskara Elkartearen irudi berria eta astekariaren itxura aldaketa aurkeztu ditugu
2022/03/24
23:20
eta kitto!
Gaur arratsaldean Portaleko areto nagusian egin den ekitaldian aurkeztu ditugu ...eta kitto! Euskara Elkartearen irudi korporatibo berria eta astekariaren itxura aldaketa. Gertuko elkartea izanik, moderno ere izan nahi dugu, berritzailea, profesionala eta lehiakorra... eta hori guztia barrura begira ez ezik, kanporantz ere islatu nahi izan dugu irudi aldaketa honekin. Urte hau aldaketaz betetako urtea izango delako; eta estrategikoa, bere zentzurik zabalenean. Olatz Oñederra da irudi berriaren egilea, "aurrekoaren esentzia galdu barik eta hiru puntuekin jarraituz, irudi gaurkotu eta biziagoa" bilatu nahi izan duena.
Formatu berria paperean
Informazioaren eta teknologia berrien alorrak eraldaketa etengabean daude. Euskal hedabideen sektoreak ere, hartzaileengana iritsi nahi badu, trantsizio digitala egin beharra dauka eta horretan gaude murgilduta. Arlo digitalari indar gehiago emateko asmoz, paperezko astekaria formatu berri batera egokitzea erabaki dugu. Tamainaz apurtxo bat txikiagoa izanda ere, abantaila ugari izango ditu: erabilgarriagoa izango da, etxeetako buzoietan banatzea errazagoa izango da, eta sasoi eta tendentzia berriekin bat egingo du. Alde estetikoa, diseinua, asko zaindu nahi izan dugu, produktu erakargarria, irakurterraza, bisuala eta modernoa egiteko. Formatu eta diseinu aldaketak ahalbideratuko du arlo digitala indar gehiagorekin lantzea, horrela bata bestearen osagarri bihurtuz.
Orain arteko atal guztiei eutsiko diegu. Alde batetik, lanketa sakonagoa eskatzen duten atalak izaten jarraituko dugu (erreportajeak, elkarrizketa luzeak...) eta, bestalde, modu labur eta arinagoan eskainitako albisteak izango dira. Zerbitzuen atalak eskaintzen jarraituko dugu eta produktu bisualagoa izango da berria. Helburua, azken batean, informazioa modu atsegingarrian eskaintzea izango da. Paperezko aldizkariaren osagarri moduan webgunea, sare sozialak eta ikus-entzunezkoak eskaintzen jarraituko dugu, baina geroz eta dedikazio handiagoarekin.