Eta, Ustekabean, 25 urte pasa dira
Ustekabe txaranga sasoi betean iritsi da mende laurdenera
2025/11/21
14:23
Ekhi Belar
Ustekabe txarangak 25 urte bete ditu. Mila kontzertu, mila toki eta mila pasarte, asko bizi izan du taldeak mende laurden honetan. Maialen Bravo, Danel Montero eta Josu Mendicute Ustekabeko kideekin egon gara txarangaren iragana, orainaldia eta etorkizunari buruz berbetan.