Eten digitala: sistemaren errorea
2021/05/25
08:13
eta kitto!
Mundu berri bat hedatzen ari da ikusi eta ukitu ahal dugun horretatik aparte: mundu digitala. Gailu elektronikoen bitartez bizi gaitezke bertan eta, horrek erabiltzen jakin ezean, zaila da teknologia berriek ahalbidetu duten mundu horretan bizitzea. Berrikuntzak abiadura handiarekin datoz eta askok ezin diote erritmoari jarraitu. Orduan sortzen da eten digitala, gizartean arrakala sortzen duen arazo modernoa.
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietara eta Internetera iristeko gabezia edo arazoak dituzte hainbat herritarrek eta horri deitzen diogu eten edo arrakala digitala. Arrazoiak ezberdinak izan daitezke (ekonomikoak, sozialak, motibaziozkoak, fisikoak…), baina guk adin kontuetan jarri dugu arreta.
Untzagako jubilatu etxean jaso gintuzten Felix Elkoroiribe zentroko presidenteak eta Joseba García jubiletxeko informatikaren arduradunak (besteak beste). 2003. urteaz geroztik bertan dago Biztu Eibarko jubilatu etxeen elkarteak duen informatika gela. “Erdigunean dagoelako eta espazio kontuagatik dago Untzagan”, biek esan digutenez.
Herriko edozein jubilatu etxeetako kideentzat zabalik dagoen gela da eta Caixa Fundazioaren laguntzarekin ikastaroak eskaintzen dituzte informatika eta teknologia berrien inguruan formakuntza sustatzeko. “Hala ere, Caixak eskaintzen dituen ikastaroetatik kanpo beste zerbait irakasteko beharra dagoela ikusten badugu, geure kabuz antolatzen dugu zerbait. Adibidez, smartphoneak erabiltzeko ikastaroa, gaur egun gehien eskatzen dena”, diosku Garcíak.
Jubilatuak eta jubilatuak daude, eta azken urteotan aldea nabari du Elkoroiribek. “Lehen, jubilatzen ginenean ez genekien ezer informatikari buruz, baina gaur egun jubilatzen direnek badakite teknologia berriak erabiltzen”, dio presidenteak. “2003az geroztik 10 urtez ibili nintzen klaseak ematen eta ez zen arraroa kalkulagailu bat ere erabiltzen ez zekien jendea ikustea”, esan digu Garcíak. Hori kontuan hartuta, jubilatu ondoren teknologia berriak erabiltzen zerotik ikasi duen jendearekin egin dute lan jubiletxeko zibergelan, “baina gauza politak egin ditugu”, diosku irakasleak.
Bideodeien beharra
Pandemia hasi zenean zibergelaren jarduna eten egin zen, baina agerian laga zuen jubilatuek teknologia berrien inguruan oraindik zenbat ikasi behar duten. “Egun batetik bestera etxean sartu gintuzten eta bideodeien, bilera telematikoen eta horrelakoen beharra izan genuen”, Garcíak dioenez. “Gauza hauek ondo egiten ikasi behar dugu eta horrelako gaien inguruan ikastaroak ematea da gure asmoa”.
Elkoroiribek, ostera, “aditu” bat dela dio. “Azken aldian askotan egin ditut bideodeiak. Horrelako sasoi batean abantaila da, baina pena da aurrez aurrekoak duen gertutasuna galtzea. Tristea da”, diosku. Hala ere, abantailak ere baditu Garcíaren ustez. “Adibidez, Donostian dugun bilera batengatik ez dugu goiz guztia galdu behar, telematikoki egiten dugu eta kitto”.
Pandemiak, bestetik, zaharren inguruan ‘bilatzen ez den bakardadea’ jarri du agerian eta hori gainditzea erronka da Elkoroiriberentzat. “Pandemian zehar Felixek mila bideodei eta dei egin ditu etxetik irten ezinda egon diren jubilatuei”, aitortu digu Garcíak. Izan ere, erronka horretan teknologia berriek demaseko laguntza eman dezakete.
Zahartze aktiboa
Iazko martxotik jubilatuek ezin izan dute zibergela erabili, baina Garcíak ordenagailu bat jarri du jubilatu etxeko tabernan, kontsultak egiteko eta saltsan ibiltzeko. Dena dela, irailetik aurrera jubiletxearen ohiko martxarekin hasi nahi dute, “nolabaiteko normaltasunera itzuli”, eta zibergela berriz ireki.
Aldaketak datoz Untzagako jubilatu etxera, obrak egingo dituztelako. “Beheko pisuan Pegora antzeko bat jarriko dugu, baina pertsona nagusiei zuzendutakoa”, diosku Garcíak. “Adibidez, IMSERSOko papel bat behar badute, han lagunduko diegu lortzen; edo bestelako izapideak nola egin azalduko diegu, besteak beste”.
Zerbitzu hori lehen pisuko bulego batean eskaintzen dute gaur egun eta, beheko pisura eramango dutenez, goian toki gehiago egongo da libre. “Bideobilerak eta bideokonferentziak egiteko zerbitzua eskainiko dugu libre geratuko den tokian”, azaldu digu Garcíak.
Eibarko jubilatuek duten filosofiari jarraituz, zahartze aktiboa sustatzen da jubilatu etxeetan eta jarduera ugari egiten dituzte martxa betean egoteko. “Horretarako, berebizikoa da gure inguruan jende gaztea egotea gauza berriak irakasteko. Josebak demaseko laguntza eskaintzen digu. Hori ezin da diruarekin ordaindu”, diosku Elkoroiribek.
80 urtetik gorakoentzako bizitza aktiboa sustatzeko programak jarriko dituzte martxan, ikastaro gehiago emango dituzte… Ekintzarik ez da faltako herriko jubilatuentzat. Eta nahiz eta gaur egun horrelako egitasmoetan informatikak ez duen presentzia handirik, Garcíak esan digu teknologia aprobetxatzeko moduak ikertzen dihardutela.
Proposamenak ez dira falta, eta jubilatu etxeetako jendearen sormenaren eta imajinazioaren ekimenez sortutako hainbat proiektu berrikuntza saritzen den lehiaketatan aurkeztu dituzte.
KZgunea, IKTen ezagutza bermatzen
KZgunea 2001ean jaio zen arrakala digitala gainditzeko asmoz. Hau da, Internet eta teknologia berriak herritar guztien eskura jartzeko. “KZgunean konpromisoa hartu dugu herritarrek IKTen ezagutzan aurrera egiteko”, esan digu Christian Hidalgo Eibarko KZguneko dinamizatzaileak.
Doako laguntza eskaintzen diete gaiaren inguruan laguntza behar duten herritarrei. “Gure zerbitzuak formakuntzan oinarritzen dira, aurrez aurreko, urruneko eta bideokonferentzia bidezko ikastaroen eta tutoretzen bidez”, dio dinamizatzaileak. “Eskaintzen dugun prestakuntzak gaur egun hain beharrezkoak diren teknologia berrien hainbat eremu hartzen ditu barne: ofimatika, irudia eta bideoa, produktibitatea... Horrela, erabiltzaileak gai desberdinetan trebatzen dira eta, ondorioz, eremu horretan autosufizienteak izateko gaitasuna lortzen dute”, gehitzen du.
Hildagok esan digu gero eta jende gehiago joaten dela KZgunera, “gero eta beharrezkoagoa delako ordenagailu edo smartphone bat erabiltzen jakitea edozein gauza egiteko (izapideak betetzea, txandak hartzea…)”. Horrelako gailuak oso hedatuta daude, baina dinamizatzaileak esan digunez: “oraindik pertsona batzuek ez dakite teknologia berriak erabiltzen”.
Bi perfil-motatako jendea joaten da KZgunera. “Batetik, 55 eta 64 urte artekoak daude. IKTen inguruan ikasi nahi duten pertsonak izaten dura, lanerako edo eguneroko bizitzan behar dutelako (adibidez, seme-alabei etxerako lanekin laguntzeko). Eta bestetik, aurrez jubilatuak edo duela gutxi jubilatutako jendea dago. Teknologia berrien inguruan atzean geratu nahi ez duten pertsonak izaten dira eta, denbora gehiago dutenez, guregana etortzen dira formakuntza jasotzera”.
Batzuek badute nolabaiteko ezagutza, baina askorentzat mundu berri bat aurkitzea da. Hala ere, jendea KZgunetik pozik irteten dela aitortu digu Hidalgok. “Gure erabiltzaileek ikastaroei jarri dieten noten bataz bestekoa 8,6 izan da. Oso adierazle ona da hori”, diosku. “Gainera, pertsona gehienek errepikatu egiten dute. Hau da, ikastaroak egin eta oinarriak eskuratzen dituzten neurrian, ikastaroa berriz egiten dute gaia hobeto ezagutzeko eta, bestela, maila altuagoko ikastaroetan ematen dute izena”.
Etengabeko formakuntza
Iazko martxoan KZguneak ateak itxi behar izan zituen konfinamenduaren ondorioz, eta uztailean zabaldu zituen berriz. Hala ere, erabiltzaileak ez ziren zerbitzurik gabe geratu, etxetik jarraitu ahal izan zutelako. “Tutoretzak eskaintzen genituen jendeari etxera deituz, bideodei bitartez ikastaroak ematen genituen, eta baita urruneko formakuntza ere”, diosku dinamizatzaileak.
Pandemiak KZgunearen jardueran eragin du (jende gutxiago sartu daiteke gelan, telematikoki ikasi daiteke…), baina ez hori bakarrik, teknologia berriei dagokionez gizartearen ohiturak ere aldatu dira. Horrela, gaia ondo menperatzen ez dutenak hainbat arlotan jokoz kanpo geratzeko arriskua dago. “Pandemiaren ondorioz konfinatuta egon garen hilabete hauetan inoiz baino nabarmenagoa izan da eten digitala”, Hidalgoren ustez. “Bankuko edo administrazio publikoetako izapideak telematikoki egitea, bideokonferentzia bidez lagunekin eta senideekin hitz egitea eta erosketak online egitea, besteak beste, eguneroko ekintzak dira, eta behar diren ezagutzak ez dituen pertsona batek ezin ditu egin. Hori dela eta, pertsona hauek desabantailan sentitu daitezke edo gizarte-bazterketan erortzeko arriskua dute”.
Eta nortzuk dira, batez ere, eten digitala igartzen duten pertsonak? Hidalgok zera diosku: “Normalean, ingurune digital honen barruan ez dauden pertsonek uste dute teknologia berriak ez direla beharrezkoak eta teknologia berriak nahitaez erabili behar dutenean zailtasun handiak izaten dituzte moldatzeko. Gainera, teknologiak modu esponentzialean egiten du aurrera eta, horregatik, herritarren beharrak aldatu egiten dira”, bere iritziz.
Dinamizatzaileak esan digu aurreko urteetan KZgunearen ikastaroak ordenagailuan zentratu izan direla, baina gaur egun askok eskatzen dituztela smartphone eta tabletera bideratutako ikastaroak. “Teknologia berrien arloko formakuntzak ez du hasiera eta amaierarik. Egunero sortzen dira aplikazio berriak, programak, funtzionaltasunak, gadgetak... eta horrek aldez aurreko prestakuntza eskatzen du natibo digitalak ez diren pertsonentzat”, bere iritziz.