'Etiketa Beltza' arropa-marka solidarioa aurkeztuko da zapatuan Errebal Plazan
Zapatuan, abenduaren 13an, 17:00etatik 20:00etara, Errebal Plazak gazteen sormenetik sortutako arropa-marka soziala ezagutzeko aukera eskainiko du.
Etiketa Beltza 13 eta 18 urte bitarteko gazteek sortutako arropa-marka solidarioa da, diskriminazio-egoerak bizi izan dituzten gazteen ahalduntzea, identitate-eraikuntza eta autoespresioa lantzea helburu duen sormen prozesu baten emaitza. Azaroan eta abenduan egindako bederatzi saiotan serigrafia, diseinua eta sorkuntza kolektiboa landu dira.
Ekitaldiak izaera irekia izango du eta jarduera ugari eskainiko dira:
- 17:00–18:00: Tailer irekiak (haurrentzako pintura, eskulanak, karta sortzea eta zigilu tailerra).
- 18:00–19:00: El Morologuista umoristaren bakarrizketa.
- 19:00–20:30: DJ Eromenaren musika saioa.
Markaren jantziak bertan ikusgai egongo dira, eta sortzaile gazteekin zuzenean hitz egiteko aukera ere izango da. Proiektua Eibarko Udala eta Kalexka Elkartearekin elkarlanean garatu da, eta Kutxa Fundazioaren “Inklusiorako eratzeko tresnak” programaren laguntzari esker gauzatu da.