Etzirako bilera deitu dute trenbidearen estalduragatik kaltetutako plataformakoek, 19:00etan Karmelitetan
2021/11/09
09:47
eta kitto!
Trenbidearen estalduragatik kaltetutakoen plataformak informazio-bilera deitu du eguenerako (azaroak 11), 19:00etan Karmeldarren parrokian. Deialdiarekin batera atera duten idatziaren arabera, “Eibar ekialdeko bizilagun kaltetuok gure ezinegona, haserrea eta ezintasuna adierazten dugu Estaziño-Azitain artean trenbidea estaltzeko proiektua onartu delako. Paseo hori trenbidearen gainetik doa, trenbidetik 6 metrotara, baina errepide nagusiaren gainetik 6. Solairuko altueran. Eibarko ekialdea biziberritu baino gehiago, altueran paseatzea ahalbidetuko duen proiektua da, baina ez Eibarko kaleetatik: ez Barrena, Barakaldo, Karmen, Arragueta, ezta Urkizu pasealekutik ere. Gure ustez paseo horrek Eibarko ekialdeko herritar eta denda guztiei eragiten die, zuzenean edo zeharka; eta, batez ere, gure osasunari kalte egiten dio”.
Gauzak horrela, plataformako kideek beraien eskaerak horrela laburbildu dituzte: “0 kotakoa paseoa, hau da, dagoeneko existitzen diren kaleetan zehar. Erdialdea ekialdearekin lotuko duen paseoa. Komertzio berriak irekitzeko eta, aldi berean, lehendik dauden komertzioetara jende gehiago joateko aukera emango duen paseoa. Jolas guneak, aisialdirako guneak, parkeak, berdeguneak izango dituen paseoa. Laburbilduz, guztion onerako eta inori kalterik egingo ez dion paseo integratzailea; paseo inklusiboagoa, jasangarriagoa eta ez hain oldarkorra eta merkeagoa”.
Aipatutako arrazoiengatik esaten diote ezetz “lurperatzen gaituen paseoari” eta herritarrak eurekin bat egitera animatu nahi dituzte, “burugabekeria hau geldiarazteko” laguntza ekonomikoa eskatzeaz gain.