Euri eta txingorrari aurre egin zieten koko-dantzariek
2013/02/04
00:00
eta kitto!
Zapatuan egun osoan baserritik baserrira kalejiran ibili ziren Kezka dantza taldekoen koko-dantzari eta koko-marruak, eguraldi eskasa izan arren. Iluntzean, berriz, herri barruan eskaini zituzten dantzak, Elgoibarko Mauxitxa txarangakoek lagunduta. Hurrengo asteburuan, hilaren 9an Elgoibarren eskainiko dituzte koko-dantzak. Zapatuko argazki bilduma ikusteko hemen sakatu.