Euriari irri eginez, kolorez blai ospatu genuen Aratoste Zapatua
Eguraldiak ez du lagundu aurten eta euripean ospatu behar izan ditugu Aratosteak. Eibarko Udalak urtero antolatzen duen kalejira-lehiaketa azkenean Untzagako karpan egin behar izan zen.
2026/02/16
11:23
Silbia Hernandez Arrazola
Egun osoan zehar etenbarik joan-etorrian ibilitako euri zaparradek ez zuten festa zapuztu, eta giro bikaina nagusitu zen Eibarren Aratoste Zapatuan, hori bai, jendeak Untzagako karparen eta inguruko arkupeen babes bila ospatu zuen eguna. Eguerditik aurrera kaleak koko-jantzi koloretsuz bete ziren, eta eguraldi grisari umorez eta sormenez erantzun zioten eibartarrek. Guardasolak eta zirak mozorroen osagarri bilakatu ziren, eta familia zein lagunarteko ospakizunek ez zuten etenik izan.
Argazkiak: Eibarko Udala.







































































































