Euripean agurtu ditugu Aratosteak

Euripean agurtu ditugu Aratosteak
2014/03/04 00:00
eta kitto!

Arratsalde osoan atenbarik botatzen ari duen euritik babestuta, Untzagako karparen barruan agurtu dituzte umeek aurtengo Aratosteak: Astixaren eskutik lapikoak apurtzen ibili eta gero, eguraldiak ez du lagundu sardina kalejiran ateratzeko orduan eta, azkenean, trikitilariek lagundutako kalejira karpatik udaletxeko arkupeetaraino eta handik karpa bueltan egin behar izan dute. Afaltzeko ordua ailegatu bitartean, animatzen direnenak Arno DJ-k girotutako diskotekan dantzan egiteko aukera izango dute.