Euripean, baina umoretsu ospatu dugu Arrateko Amaren eguna

Atzo (irailak 8) ospatu genuen eibartarrok hainbeste maite dugun Arrateko Amaren eguna, aspaldiko partez euripean. Hala ere, antolatuta zeuden ekitaldi guztiak egin ziren, eta jendeak umoretsu erantzun zion eguraldi euritsuari. Bideo honetan bildu ditugu egunean zehar hartutako irudiak eta jendeari egindako elkarrizketa laburrak.
2025/09/09 19:14
eta kitto!

Aurten euria izan da protagonista Arrateko Amaren omenezko jaietan, batez ere atzo (irailak 8), Arrate egunean. Eguraldiari buruzko iragarpenek bete-betean asmatu zuten eta, goizean goizetik hasita, euriak baldintzatu zituen egunerako antolatuta zeuden ekitaldi guztiak, nahiz eta ez zen ezer bertan behera geratu. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, eibartar asko oinez igo ziren, Arrateko Amaren pausoen bidetik. Eta umorerik ere ez zitzaien falta askori, bideo honetan laburbildu ditugun elkarrizketetan ikusiko duzuen bezala.