Euro bat jokatuta hamaika sari irabazteko aukera Kittonbolan

Euro bat jokatuta hamaika sari irabazteko aukera Kittonbolan
2013/09/06 00:00
eta kitto!

Inoiz baino sari gehiago daude aurten Arratietako Kittonbolan, eta hasieratik egin dogun moduan euro baten truke. 10 urte betetzen ditu aurten kittonbolak eta hasieratik ipinitako preziuari eustiaz gain hasierako ilusioari ere eutsi diogu, urtetik urtera parte hartzaile eta opari kopurua handitzen saiatu gara, nahiz eta gaur egungo egoera duela urte batzuetakoa ez den…
Inoiz baino sari gehiago ditugu baina inoiz baino gehiago behar dugu aurten herritarron laguntza. Gogorrak izaten dihardute azkenengo urte hauek, baina momento honetako egoera gogorra edo zaila baino ia jasangaitza dela esan behar dugu , egoera ekonomikoa larria da, dirulaguntzen jaitsiera izateaz gain, publizitatea eta bestelako lanak (hitzaldiak, itzulpenak…) ere asko jaitsi direlako. Elkartearen jarraikortasuna kolokan jartzen den une honetan zuengana jotzen dugu kittonbola moduko ekimenetan parte har dezazuen eskatzeko. Kittonbolan lortutako dirua ezinbestekoa delako urteko programa betetzeko. Zuek Kittonbolan gastatzen dituzuen diruak, gero guk Eibarren euskara bultzatzeko erabiltzen dugulako.
Sari oso praktikoak
Apirilaz geroztik dihardugu sariak jasotzen eta domekan ia 6.000 sari izango  ditugu kittonbolan banatzeko prest. Krisia gizarteko sektore guztietara ailegatu da eta sariak jasotzeko orduan ere igarri dugu. Enpresa askok, bizi duten egoera larria dela eta ezin izan dute Kittonbolan parte hartu. Hala ere, inoiz baino sari gehiago ditugu, parte hartu dutenek egindako esfortzua handiagoa baita. Gure asmoa beti izan da sari kopurua ahalik eta handiena izatea, ‘jarraittu jokuan’ izeneko boletoak ahalik eta gutxien izatea. Eta aurten ere lortu dugu. Gainera, aurtengo sariak bereziki praktikoak izango direlakoan gaude. Ikusiko duzuenez, jatekoa edo erregaia debalde lortzeko baleak lortu ditugu, besteak beste, benetan be sari interesgarriak.
10.00-etan zabalik
Goizeko 6etatik aurrera izaten da ...eta kitto!ko lehenengo lantaldea Kittonbolan, aurreko egunetan ere hor izango gara. Arratera ailegatu eta berehala igartzen dugu jendeak Kittonbolia noiz zabalduko den galdetzen digute-eta. Jendeari gustatzen zaiola badakigu eta zueri boletoak saltzen hasteko desiatzen egongo gara. Urtero legez goizeko 10.00-etan zabalduko dugu eta sari guztiak ia lehenbailehen banatzen ditugun, seinale ona izango da-eta.
Eta aurtengoan, lehen esan dugun moduan, sari asko dugu. Urtero bezala, sariak momentuan jaso beharko dira. Hor duzue zuen zain opari mordoa: tablet-a, nintendoak, bizikletak, afariak, txuletak, legatza, rapea, langostinoak, jamoia, etxerako tresnak, jantziak, edertasuna tratamenduak, kamisetak, edariak, erosketa baleak eta abar luzea.
Arrate egunean opariz beteta izango dugu  Kittonbolia. Euro baten truke opariarekin etxera bueltatzeko aukera asko izango dituzue. Eskerrik asko parte hartu duten denda eta
enpresa guztiei!!!

Alzolako Urak
• Amaña gasolindegia
• Ansa bitxitegia
• Arregi-Dominguez arraindegia
Artola jatetxea
Askasibar
Aspe
Astelena taberna
• Astigarraga
Athletic club
Azitain erretegia
• Azitain gasolindegia
• Azpiri jostundegia
Azpiri saneamenduak
Baglietto
• Benicoba
Blanca loradenda
Burbujas y mas
Capi
Coca Cola - Norbega
• Depor taberna
• Dirdai bitxitegia
• Ditare
e&m argazkidenda
• Egaña elektrodomestikoak
• Eguren elektrodomestikoak
Eibar Eskubaloia
Eibar Futbol Taldea
Eibar Motor
Eibar outlet
Eibar Rugby Taldea
Eibarbus
Eibarko Txirrindulari Elkartea
Eibarko Udala
• El Cantón de la Avenida
El Corte Inglés
Emankor
En Boga ileapaindegia
Eroski Eibar
Errebal Kirolak
• Eslune
• Esteban Oroz
Farmalur
Garbibox
• Genoveva arraindegia
Gerritek
• Gratzina
Guby mutilak
Guby neskak
• Guillermo arraindegia
• Homme
Hotel Unzaga Plaza
Idoia Bergaretxe spa
Ikusi-makusi
Industrias G. Arizaga
Industrias Mail
Industrias Rosi
• Iñaki del Rey
Irritsa
• Itxesi
Izadi loradenda
• Jauregi
• Jaz-Zubiaurre
Jeronimo
Kantabria jatetxea
Kantoi gasolindegia
Kareaga
Katetxo
Kerala
Ketesa
Kokein
Krabelin
• Kultu taberna
Laboral Kutxa
Lakett
• La Tahona
Laumar loradenda
• Leder
Lide
Lola’s
• Luis del Rey
• Mamacas
Mara-mara
• Marian-Idoia spa
• + q wapos
Meka-Hotel
• Mertxe gazta eta txerrikiak
• Mujika harategia
• Natural
• Neure
Oberena harategia
• Otegi harategia
Pirritx eta Porrotx
• Pitxiak
• Publiresa
• Quetzal
• Sabores
• Salaberria bitxitegia
• Selene
Su Ta Gar
Talleres Aibe
• Tiro Pichon jatetxea
• Tribeka
• Txutxufletas
• Umea
Urdanibia
Urkotronik
Ustekabe
Vinos Solera Eibarresa
Valenciaga
Yraolagoitia liburudenda
• Zurkulu