Europako hauteskundeen harira ekitaldia egingo du EH Bilduk gaur arratsaldean Untzagan

Nerea Kortajarena eta Arkaitz Rodriguez arituko dira berbetan.
Europako hauteskundeen harira ekitaldia egingo du EH Bilduk gaur arratsaldean Untzagan
2024/06/04 17:32
eta kitto!

Domekan, ekainaren 9an Europear Parlamenturako hauteskundeak direla eta, gaur arratsaldean hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo du EH Bilduk Eibarren: 18:30ean gunea zabalduko dute, Untzagan, eta Nerea Kortajarena eta Arkaitz Rodriguezen ekitaldia, berriz, 19:00etan hasiko da.