Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak kontzertua eskainiko du bihar
Emanaldia 20:00etan hasiko da, Untzaga plazan
2024/07/05
11:50
eta kitto!
Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak (EIJO) hamar urte betetzen dituela eta, programa berezia prestatu dute, eta bihar Eibarren zuzenean entzun ahalko dugu, 20:00etan Untzagan hasiko den kontzertuan. Euskadiko kontserbatorioetako eta musika-eskoletako ikasleekin 2014an sortutako orkestrak big bandeko ohiko tinbreak eta euskal instrumentu autoktonoak (txistua, txalaparta, trikitixa eta alboka) nahasten dituen plantilla dauka gaur egun, adituen arabera “jazzaren eta euskal folklorearen etorkizuna” izango diren 14 eta 20 urte bitarteko 30 gaztek osatutakoa.