Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak kontzertua eskainiko du bihar Errebalen

14 eta 20 urte bitarteko 30 gaztek hartzen dute parte proiektuan.
Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak kontzertua eskainiko du bihar Errebalen
2025/07/03 13:42
eta kitto!

10 urte bete dituen Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak (EIJO) kotzertua emango du bihar, barixakua, Errebal plazan, 20:00etatik aurrera. Esan digutenez, "10. urteurrena dela eta, aurreko udan diska bat grabatu genuen eta 2025eko uztailean aurkeztuko dugu. Hamar urte hauetan Big Band-en tresnak eta bertoko instrumentuak ardatz hartuta (hala nola alboka, txistua, txalaparta eta trikitixa) errepertorio ezberdinak osatu ditugu. Era horretan, euskal musika tradizionala eta Big Banden soinuak fusionatzen dituen eta gure ibilbidea deskribatzen duen errepertorio bat osatu dugu aurten. Gainera, urte guzti hauetan ospe handiko konpositore batzuek (Iñaki Askunze,  Sergi Vergés, Luis Verde,  Alain Sancho eta Carlos Sagi) musika berria  sortu dute guk interpretatzeko.

14 eta 20 urte bitarteko 30 gaztek hartzen dute  parte proiektuan. Eibarko Unbertsitatean egingo dute egonaldia entseguak egiten kontzertuak prestatzeko. Gazte hauek Jazzaren eta Euskal Folklorearen etorkizuna izango dira, izan ere, momentu honetan euren instrumentuekin Euskadiko hoberenak baitira. Izan ere, "sarrera froga batzuen bitartez, Euskal Herriko ikaslerik aurreratuenak aukeratzen dira interpretazio bikainak gauzatzeko", azaldu digute.

EIJO-ren biran aurten eskainiko diren kontzertuak hiru hauek dira.

Uztailaren 4ean  - Eibar. Errebal Plazia 20:00.

Uztailaren 5ean – Elorrio. Musikaire JAIALDIA

Uztailaren 6ean – Gasteiz, EUNEIZ Unibertsitatea