Euskadiko Vending Profesionalen Jardunaldien XXIII. edizioa hartuko du Debabarrenak

Sektoreko profesionalak biltzen dituen EVE elkarteak antolatuta, urriaren 2an eta 3an izango dira.
Euskadiko Vending Profesionalen Jardunaldien XXIII. edizioa hartuko du Debabarrenak
2025/09/23 11:20
eta kitto!

EVE elkartearen eskutik urtero egiten den topaketa hau sektorerako erreferentziazko gune bihurtu da eta helburuak, besteak beste, vending sektoreko profesionalen arteko loturak indartu, prestakuntza sustatu eta sektorearen egokitzeko gaitasunari garrantzia ematea da. Antolatzaileen berbetan, “aurtengo jardunaldiek eskualdeko ondare industrial aberatsari hurbiltzeko aukera emango die parte-hartzaileei”.
Lehen egunean (urriak 2, eguena) Elgoibarko Makina-Erreminta Museora, IMH Campusera eta Lizagasar sagartokira bisita egingo da, baita Deba kostaldeko herrian bisita gidatua ere. 
Eta bigarren egunean (urriak 3, barixakua), elkarteko zerbitzuei eta sektoreko prestakuntzari buruzko mahai-ingurua egingo da. Horrekin batera, Eibarko Armeria Eskolara bisita egingo da, eta “Ekintzailetza, moldagarritasuna eta oztopak gainditzea: pertsonak eta heziketa balioan jarriz” izenburuko hitzaldia emango dute Armeria Eskolako Juan Carlos Molinerok (digitalizazio arduraduna) eta Gema Gomezek (aldaketa-bultzatzailea), Oihana Asgarragak (Debegesako ekintzailetza teknikaria) eta Ander Romarate Agirrek (kirolari paralinpikoa izandakoa). 
Jardunaldia networking-luntx batekin amaituko da, Armeria Eskolan bertan. 
Kongresua Azkoyen, Evoca Group, Easy Vending, FAS, Grefusa, Gullon, Josmar, Nestle, Ñaming, Simat, Sisaga, Urkotronik, Velarte eta Sanden Vendo enpresen babesarekin egingo da. Horrez gain, gonbidatu gisa ANEDA (Asociacion Nacional Española de Distribuidores Automaticos) eta ACV (Asociacion Catalana de Vending) egongo dira, besteak beste. 

Egitaraua eskuratzeko HEMEN sakatu.