Euskal Dantzaren Adierazpena interneten sinatzeko aukera

Euskal Dantzaren Adierazpena interneten sinatzeko aukera
2012/05/31 00:00
eta kitto!

Apirilaren 21ean Euskal Dantzaren Adierazpena adostu eta sinatu zen Eibarren. Sinatutako agiriak euskal dantzaren alorrak dituen kezka, proposamen, eskaera eta adostasunen sintesia jasotzen du eta udaletxeko ekitaldian dantza munduko ehun bat ordezkarik sinatu zuten, baina oraindik ere sinatzeko aukera badago, interneteko http://www.dantzan.com/blogak/biharkosoka/ helbidean. Orain arte dantza tradizionalaren alorreko norbanako eta elkarte nagusiek sinatu dute adierazpena, baina talde eta dantzazale guztiek sinatzeko aukera dute. Besteak beste, dantza tradizionalaren sektoreak beharrezkotzat jotzen dituen urratsak dantza tradizionaletan sakontzeko ikasketa batzuen beharra, dokumentazio zentroa eta ikerketa alorra sendotzea dira.