Euskal Herriko gazte orkestak udako emanaldiak prestatzen dihardu Eibarren
2016/07/15
13:16
eta kitto!
Urteroko moduan, Euskal Herriko Gazte Orkestak (EGO) udako denboraldian eskainiko dituen emanaldiak prestatzen dihardu Eibarren, 90 musikari gaztek egunotan Hezkuntza Esparruan egiten ari diren topaketan. Orkestak aurreko barixakuan aurkeztu zuen Donostian uda honetarako egitaraua eta, ekitaldi berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxa entitateen gizarte-ekintzak hiru kutxen eta EGOren arteko lankidetza-hitzarmena berretsi zuten 19. urtez jarraian. Aurkezpenean aurreratu zutenez, EGOren 19. denboraldia izango den honetan orkestak bere historiako proiektu handi eta konplexuenetako bat aurkeztuko du uztailaren 16tik 20ra emango dituen lau kontzertuetan: Gustav Mahlerren 1. sinfonia, "Titan" izenekoa interpretatuko du Bilbon (bihar, Euskaldunan), Donostian (astelehenean, Victoria Eugenian), Gasteizen (martitzenean, Principal antzokian) eta Hondarribian (eguaztenean, Itxas Etxea auditoriumean). Lau emanaldiak 20:00etan hasiko dira eta Juan Jose Ocon-ek zuzenduko ditu.
Goi mailako irakasleak
Ohi bezala, bihar estreinekoz eskainiko duten kontzerturako eskarmentu handiko goi mailako irakasleekin prestatzen dihardute zapatuaz geroztik: Catalin Bucataru eta Anna Siwek (biolina), Paul Cortese (biola), Gabriel Mesado (biolontxeloa), Gabriel Leon (kontrabaxua), Javier Alonso (perkusioa), Herve Michaud eta Oscar Abella (haize instrumentuak). Topaketarako irakasle aukeratu dituzten hauek Bartzelonako goi mailako Liceu kontserbatoriotik, Musikenetik eta Nafarroako, Euskadiko eta Bilboko Orkestra Sinfonikoetatik etorritakoak dira.
1.200 ikasle 19 urtetan
Orkestaren eginkizun nagusia "musikariei kalitatezko prestakuntza" eskaintzea da eta, asmo horri jarraituta, fundazioak "egitarau konplexu" baten aldeko apustua egiten du, "gazteek errepertorio profesional eta klasikoa izan dezaten". Oconek azaldutakoaren arabera, orain arteko ibilbidean "obra handiak" egin izan dituzte, baina "in crescendo" joan nahi dute. Helburu horrekin aukeratu dute, hain zuzen ere, Mahlerren 1. sinfonia. Zuzendariak dioenez, "obra bereziki konplexua da, panorama sinfonikoan zailtasun eta edertasun handiena duen programetako bat, baina gazteak oso motibatuta eta prestatuta daude". Bere ibilbidean orkestak 150 kontzertu baino gehiago eman ditu eta hemeretzi urte hauetan orkestan egon diren 1.200 ikasleek 120.000 entzule erakarri dituzte.