Euskal Herriko Itzulia Eibarren sartu da

Euskal Herriko Itzulia Eibarren sartu da
2013/04/04 00:00
eta kitto!

Aurreikusitako ordutegiari jarraituta, Eibarrera ailegatu da Euskal Herriko Itzulia orain dela minutu gutxi, 15.15ak aldera. Bost txirrindulari doaz aurretik, tropelari ihes eginda: Velits (38 - Omega), Vorganov (71 - Katusha), Montaguti (87 - AG2R), Ratto (146 - Cannondale) eta Taramae (197 - Cofidis). Atzetik doan tropelari 2:20 minutu aurreratuta doaz iheslariak.
16.15-ak aldera bigarrenez sartuko dira txirrindulariak Eibarren, Otaola hiribidetik Ixuarako bidea hartzeko. Eta azken sarrera, etaparen amaieraren bila, 17.00ak bueltan izango da, San Miguel gaina igaro eta gero Maltzagatik Eibarrera hirugarrenez etortzeko. Beste tarteko helmuga bat jokatuko da San Juan kalean berriro eta handik Arratera igoko dira, 17.15ak aldera etapa amaitzeko.