Euskal Herriko Itzuliaren hitzarmena sinatu dute
Gaur eguerdian izenpetu dute udaletxean Euskal Herriko Itzuliaren etapen kontratua Miguel de los Toyos alkateak eta Itzuliaren antolaketan diharduen Javier Riañok. Ekitaldian Toyosek lasterketarekiko konpromisoa berretsi nahi izan du: "Euskal Bizikletan jatorria duen lasterketak etapa amaiera eta etapa hasiera bana Eibarren izateko ahalegin ekonomiko garrantzitsua egin dugu". Horretarako 42.480.000 euroko iazko partidari eutsi diote". Apirilaren 2an hasi eta 7an amaituko den lasterketa, beraz, egun bitan Eibarren izango dugu: irteera etapa Eibar-Bera-Ibardin izango da eta apirilaren 4ko etapa, berriz, Gasteiz-Eibar-Arrate. Bestalde, Espainiako Itzuliak Eibarren presentzia izateak "herriarentzat 30.000 euroko kostua" izango duela argitu du alkateak, "baina horrek ez du esan nahi dirua Udalak emango duenik, honezkero hasita gaude herriko enpresa eta bestelakoekin harremanetan, babesle modura dirua ipintzeko proposamena egiten".