Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua sortu zela zazpi urte bete dira gaur
Eibarko Pentsionista Taldeko Emilio Aiastuik azaldu dizkigu kolektiboaren lorpen eta erronka nagusiak.
2025/01/15
22:32
eta kitto!
Gaur bete dira zazpi urte Euskal Herriko pentsionisten mugimendua pentsio duinen alde larogei bat herritako plazetan astelehenero elkarretaratzen hasi zela, eta aste honetan ere hala egin dute Eibarren, ehundik gora pentsionista Untzagan elkartu zituen kontzentrazioan. Zazpigarren urteurrenaren harira, zapaturako (urtarrilak 18) eskualde mailako manifestazioa deitu dute, 12:00etan Untzagatik. Ondoren Errebal Plazia eraikinean herri-bazkaria egingo dute. Norbait azken orduan animatuz gero, bazkarirako txartela erosteko aukera dauka oraindik, 15 eurotan Guridi tabernan.