Euskal Jaialdi lehiatua jokatu zen domekan
2016/06/20
09:46
eta kitto!
Jose Felix Zubizarreta, Goizeder Beltza, Ioritz Gisasola "Zelai II", Igor Dañobeitia, Ernesto Ezpeleta "Bihurri" eta haren seme Hodeik jardun zuten aizkoran, harriak jasotzen Agustin Landarbide eta Joseba eta Udane aita-alaba aritu ziren, eta Karlos Aretxabaletak Iparraldeko jokoak eskaini zituen jendez beteta zegoen Untzagako plazan. Oso lehia parekatua izan da aurten ere, eta 23. Euskal Jaialdiak aurreikuspenik onenak gainditu zituen. Erakustaldien ondotik etorri zen norgehiagoka eta taldeak horrela sailkatu ziren: lehenengo saria Bihurri, Hodei eta Aretxabaletak eskuratu zuten, bigarrena Ioritz, Joseba eta Jose Felixek osatutako taldeak, eta hirugarren saria, berriz, Beltza, Dañobeitia eta Landarbiderentzat izan zen.