Euskal Jaialdia gaur 19.30etatik aurrera Untzagan
2012/06/15
00:00
eta kitto!
San Juan jaien egitarauaren barruan ohikoa bihurtu den Euskal Jaialdiaren edizio berria jokatuko da domekan Untzagan, arratsaldeko 19.30etan hasita. Hiru aizkolarik (Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a, Francisco Javier Valenciano Zelailuze eta Carlos Ruiz de Aretxabaleta) eta sei aizkolarik (Ernesto Ezpeleta Bihurri, Jose Felix Zubizarreta -Agiteren ordez- Jesus Gisasola Zelai II.a, Hodei Ezpeleta, Ioritz Gisasola eta Alex Txikon) osatuko dute jaialdia; hori bai, aipatutakoek egindako lanarekin batera, Iparraldeko jokoen erakustaldia ere eskainiko dute.